Urtarrilaren 26a, Ingurumen Hezkuntzako Munduko Eguna

“Ingurumen hezkuntza prozesu iraunkorra da, zeinetan norbanakoek eta komunitateek ingurunearen kontzientzia hartzen duten eta gainera, ezaguerak, trebetasunak, esperientzia eta ekintzarako gaitasuna ere lortzen duten, etorkizuneko ingurumen arazoak erabaki ahal izateko”.

Zergatik ingurumen hezkuntzarako egun berezia

XX. mendeko azken hamarkadetan Konferentzi, Biltzar eta goi mailako jardunaldi ugari izan dira, non kontzeptu honen definizioa, jarduera eremua eta protagonistak orrazten joan diren.

1972an Estokolmoko (Suedia) Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Giza Ingurunearen inguruan, zein Nazio Batuen hainbat programen hazia izan zen. Era berean, gobernu, erakunde eta elkarte askorentzat pizgarria ere izan zen. Une horretatik aurrera, ingurumen hezkuntzari eskainiko diote beraien ahaleginen zati bat.

Geroago, 1975ean Ingurumen-Hezkuntzako Nazioarteko Mintegia ospatu zen Belgradon (Serbia) eta besteen artean, mundu mailan ezagutaraztea, hezkuntza mailan ingurumen perspektiba barneratzea eta eskoletako curriculumetan txertatzea izan zen helburua.

Ondorengo gailurrak, bilerak eta ingurumen-hezkuntzaren gaineko kongresuak ugari izan dira eta ondorioz gai honi buruzko Munduko Eguna ezartzeko beharra sortu zen, urtarrilaren 26a aukeratuz.

Zer egiten duzu zuk ingurumen hezkuntza gaietan?

Zuen heziketa zentroan ingurumen hezkuntzarekin erlazionatuta burutzen dituzuen jarduerak jaso nahi dira. Ahal den heinean, jarduera hauek islatzen dituzten ikastetxeko webgune edo blog-en estekak bidal ditzakezue: ingurunearekiko sentsibilizazio jarduerak, ingurumenaren aldeko kanpainak, planetaren jasangarritasuna hobetzeko proposamenak…

Sartu Ingurumen Hezkuntzari buruko Komunitatean eta partekatu zure esperientziak.

https://plus.google.com/communities/110717326170357197596#communities/110717326170357197596

 

Gutxitu, berrerabili, birziklatu!!!

Eskolako Agenda 21 proiektuan, 2014-2015 ikasturtean “Gutxitu, berrerabili, birzkiklatu” gaia landuko dugu.

Helburua eskolan eta gure udalerrian hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeko ditugun aukerak zein diren ezagutu eta gure ohiturak hobetzeko neurriak eta konpromisoak hartzea izango da.

Gure egunerokoan sortzen ditugun hondakinek ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzeko gogor lan egingo dugu ikasturte honetan!!

 

 

Nerbioi-Ibaizaleko EA21ko blog berria abian da iada!!!

Hemen aurkezten dizuegu 2014-2015 ikasturtean abian jarri dugun Nerbioi-Ibaizabaleko Eskolako Agenda 21 proiektuko blog berria.

Gure helburua ikasturtean zehar EA21 proiektuan egiten diren ekintza eta jardueren berri ematea izango da, besteak beste, irteerak, ingurumenaren inguruko jaiak, tailerrak, e.a.

Bloga abian jarri eta bizirik mantentzeko Eskolako Agenda 21 proiektuan parte-hartzen duten ikasle eta irakasleen laguntza izango dugu.

Denon artean lan eginez ziur blog polit eta interesgarri bat sortuko dugula!!!