2019-2020 IKASTURTEAN EKONOMIA ZIRKULARRA GAIA LANDUKO DUGU!

2019-2020 Ikasturte honetan Eskolako Agenda 21 aren baitan EKONOMIA ZIRKULARRA gaia landuko dugu.

Bizi garen gizarte honetan ekonomia linealaren sisteman aritu izan gara: gauzak ekoiztu, erabili eta azkenean bota, hondakin bilakatuz.

Ekonomia zirkularrean aldiz baliabideei garrantzi berezia ematen zaie, murriztu, berrerabili, birziklatu eredua jarraituz. Produktuei bizi berri bat eman nahi zaie behin eta berriz, balioa duen ezer ezin baita bota, erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzen delako.

Ahaztu gaitezen zaborra bezalako kontzeptuekin, kontzeptu hori desagertu egiten da ekonomia eredu honetan, hondakin bakoitza beste sistema batentzako “janaria” bihurtzen delako, bai sistema batural batentzako (ziklo biologikoan daiden nutrienteak), bai sistema industrial batentzako (ziklo teknikoan dauden materialak) ere.

imagen.png economia circular

Sarrera xume honekin hasi gaitezen ikasturteko gaia pixkanaka astintzen, asko dugu ikasi eta egiteko eta!

 

Ikasturte amaierako Buletinarekin ikasturteari agur esaten diogu! ONDO PASATU OPORRAK!

Iritsi da ikasturte amaiera eta horrekin batera hain esperotako oporrak. Ikasturtean zehar ikasitako guztia oporretan ere  kontutan hartu dezagun, gure ingurunea errespetatuz eta STOP PLASTIKOAK! leloa gure oporretan ere kontutan hartuz!

Buletin digital honetan ikasturteko lanen laburpena aurkituko duzue.

PLASTIKORIK GABEKO OPOR ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!

 

bicileta-vacaciones-sin-plastico[1]

ECONOMIA CIRCULAR. TALLER DE JABON CON ACEITE RECICLADO

Dentro del proyecto de Centro Agenda 21 Escolar que durante este curso 18/19 se está desarrollando en la Escuela de Hostelería en el ámbito de la economía circular, a lo largo de la mañana del día 5 de diciembre, quince alumn@s de segundo curso han participado en el taller de realización de jabones con base de aceite reciclado, impartido por Carmen Mediavilla (Licenciada en Ciencias Químicas).

Mañana muy completa dónde ha habido un poco de historia sobre las diferentes culturas y su relación con la elaboración de jabones, un poco de química y  un poco de cálculo porque las proporciones son importantes.

Y después de toda la atención prestada y del trabajo, el producto final: jabón para manos con posos de café (ideal para quitar malos olores), jabón líquido para lavadora con aceite reciclado, y por último jabón de caléndula. También hemos dado una segunda vida a la caléndula que ha aromatizado el aceite y hemos realizado unas sales de baño.

OSTALARITZA ESKOLA

ostalaritza5 ostalaritza 6 ostalaritza 7 ostalaritza 8 ostalaritza 9

EPA GALDAKAOK GALINDOKO ARAZTEGIA BISITATZEN DU

Galdakaoko EPA ikastetxeko talde bat Galindoko hondakin uren araztegia bisitatu du, bertan gure ingurune naturala, ibaiak, itsadadarra eta hondartzak hobetzeko lan oso garrantzitsua egiten da.

Bisita pabiloi bateninstalakuntzari buruzko informazioa ematen zaie eta ondoren ikusiko genituen prozesuen inguruko video bat ikusi genuen.

Ondoren instalazioetatik pasa ginen eta hauetan zuzenean hondakin urak arazteko etapa ezberdinak ikusi genituen.

Bisita oso interesgarria eta gomendagarria izan zen.

galindo1

galindo2

 

 

Lotura honetan klik egin ez gero bisitatu genituen instalazioen bisita birtuala egin dezakezue.

Galindoko araztegia

EPA GALDAKAO

STOP PLASTIKOA BENGOETXEN !

Bengoetxen Urriak 18an Natura babesteko Mundu mailako egunean hainbat ekintza antolatu genituen.  Lehendabizi ekitaldiaren boitartez Eskolako Agenda 21ari hasera eman genion.

Aurreko ikasturtean hartutako konpromiso eta proposamenen inguruko errepasoa egin genuen.

 Aurtengo gaia “Stop plastikoak” Ibai eta itsasoak zaindu ezagutarazteko asmoz bideoak ikusi eta komentatu genituen:

 1. eta 2. mailan

                Plastic Planet

3. eta 4. mailan

           What really happens to the plastic you throw away 

 Batxilergoan

             Plastikozko kontinente erraldoiak Ozeanoetan

NATURAKO INTERBERTZIOA EGIN GENUEN ERE:

 Ikasle guztiek eta irakasleek birziklatzeko plastikozko gauza bat eraman genuen egun horretan.

 Sarreran plastikozko poltsa beltzak zeuden sartzen ginenean ekarritako plastikoak sartzeko.

 11:15 ean ekodelegatuak, gela egonkorreko ikasle batzuk eta talde sustatzaileko partaideak sarrera nagusiaren aurreko berdegunean bilduko ziren.

Talde txikietan eta plastiko hondakinak erabiliz “Stop plastikoak” aurtengo leloa idatzi genuen.

Hizki bakoitzak metro bateko altuera zuen.

Argazkiak atera genizkion  obrari eta hemen dituzue emaitzak:

STOP PLASTIKO1 STOP PLASTIKO 2 STOP PLASTIKO 3 STOP PLASTIKO 4  STOP PLASTIKO 6 STOP PLASTIKO 7

 IES BENBGOETXE

IES ELEXALDE BHI: BIDEOTUTORIALAK PLASTIKOAK APROBETXATZEKO

Guztiok gure etxeetan plastikozko botilak edo beste eratako plastikoak ditugu eta ez ditugu bota nahi, ingurumena gehiago ez zikintzeko.

Gure uretan plastikorik ez egoteko bigarren bizitza eman diezaiokegu plastikoari!!

Bideotutoriala oso mekanismo sinple, merke eta erabilgarria izaten da egiten ditugun gauzak munduari erakusteko.

Lan hau proposatzen denean, helburua bikoitza da. Alde batetik ikasleek atzeman dezaten plastikoaren arazoaz eta bestetik zerbait praktikoa egitea arazo horri irtenbidea emateko.

Gure Agenda 21-eko aurtengo gaia hain zuzen ildo horretatik doalako eta  gure institutuko euskera mintegitik bultzatuta DBH-ko 2. mailako ikasle batzuk  bideotutorialak prestatu dituzte, hain zuzen soberan dugun plastikoarekin hainbat objektu berriak egiteko.

Hona hemen prestatutako bideo horien argazki batzuk:

Bideo1 Bideo2 Bideo3 Bideo4

Eta klikatu hemen (LINKA) bideoak ikusi ahal izateko.

 

Ea zuen gustukoak diren!!!

Eguzkibegi Ikastolak “Bidezko merkataritzaren aldeko Ikastetxea”ren aitorpena jaso du

Joan dan ekainaren 8an, barikua, Eguzkibegi Ikastolak “Bidezko merkataritzaren aldeko Ikastetxea” diploma jaso zuen, ikasleak protagonista izan ziren ekitaldian. Bertan Proyde-Prodegako ordezkaritza, aitorpen hori kudeatzen duen erakundea, Ingurugela eta Galdakaoko Udala egon ziren.

“Bidezko Merkataritza nazioarteko merkataritzaren alternatiba bat da, alkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako eredua proposatzen duena, Hegoaldeko komunidade ahulagoen berdintasuna handiagoa eta ahalduntzea bilatuz. Beraz, aldaketarako potentzial handiko tresna da”, deklaratzen zuen Proyde-Proega Fundazioko Idoia Azpilicueta andreak.

“Harro gaude, Eguzkibegik, udalerriko ikastexea den aldetik, aitorpen hori lortzea, norabide onean lan egiten duela  eta era sistematizatuan egin duela berretsiz. Horregaitik, beste ikastetxeak ere animatzen ditugu Eguzkibegik hartutako bideari ekin diezaioten, guztion artean, Galdakao hobea lortu dezagun” baieztatu du Ibon Uribe Alkateak, ekitaldian bertan egon zena, Ruben Seoane, Jasangarritasun eta Parte-hartze Arloko zinegotziagaz batera.

Proyde-Proegak, titulua ematen duen erakundea,  hurrengo lau irizpide betetzea eskatzen du:

  1. Eskolan Bidezko Merkataritza lan talde bat osatzea
  2. Bidezko Merkataritzaren aldeko politika idatzirik izatea eta erabiltzea
  3. Ikastetxean Bidezko Merkataritzako produktuak edukitzea
  4. Bidezko Merkataritzako sentsibilizazio lan bat egitea

Ez da hain zaila egitea. Beraz, EA21eko eskola guztiak Bidezko Merkataritzaren Aldeko Ikastetxe bihurtzera animatzen zaituztegu.  Animo, merezi du eta!

 eguzkibegi 1 Eguzkibegi 2

Eguzkibegi 5

Eskola Agenda 21 2018-2019 ikasturtea martxan

Eskolako Aenda 21 martxan dago berriro ere. Aurtengo gaia: Ibai eta itsasoak zaindu. Stop plastikoak!

ZENBAIT PLASTIKO 5 MINUTUZ ERABILTZEN DITUGU BAKARRIK ETA 400 URTE BEHAR DITUZTE DESEGITEN!

Irakurri ezazue WWFren artikulua eta egin hausnarketa gelan!

 plastiko1  plastiko3  plastiko2  plastiko4

Aurreko ikasturtean garatutako lanak laburtzen diren Buletin digitala ikastetxeetan zabaltzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Bertan  Udal Foroetan ikasleek Udalari egindako proposamenak biltzen dira. Hau sentsibilizazio fasea lantzeko interesgarria izango delakoan gaude!

2017-2018 ikasturteko Buletin digitala

Ekin diezaiogun ba lanari!