250 IKASLE INGURUK HARTU DU PARTE ESKOLAKO AGENDA 21EKO IBILBIDEETAN

Martxoan zehar eskualdeko hamar ikastetxetako 250 ikaslek ibilbideak egin dituzte Eskolako Agenda 21 proiektuaren ekimenen barruan.

Bi orduko ibilbide hauen bitartez ikastetxe inguruan dauden espezie inbaditzaileak ezagutzeko aukera izan dute. Aztertutako espezieak ondorengoak izan dira: Sasi akazia, Tximeleten lorea, Panpa lezka, Fallopia Japonikoa, Mimosa, Bidens Aurea,  Kañabera eta Banbua.

Ondoren, espezie inbaditzaile konkretu batekin zentratuz, espezie honen inguruan ikerketa lan berezia egin dute ikasleek. Eta espezie hauen presentzia murriztu edo  kentzeko zerbait egin daitekeenaren hausnarketa ere gin dute.

Hurrengo ikastetxeek hartu dute parte: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritzako Goi Mailako Eskola, Urduña HLHI eta Ugaoko Leitoki HLHI.

tximeleten lorea

epa4 inbadi

fallopia

NERBIOI-IBAIZABLGO IKASTETXEETAKO 350 IKASLEK HARTU DUTE PARTE ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEEN INGURUAN ANTOLATUTAKO JARDUNALDI TEKNIKOETAN

Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan antolatu diren jardunaldi teknikoetan guztira 350 ikaslek hartu dute parte.

 Gorka Menendez Baceta hizlariak garatutako hitzaldietan Nerbioi-Ibaizabalgo ikastetxeek ondorengo galderei erantzun ahal izan diete:

  1. Zer da espezie exotiko bat?
  2. Eta espezie inbaditzaile bat?
  3. Zer nolako kalteak eragin ditzakete ingurugiroan, ekonomian edota giza osasunean?
  4. Zure inguruan landare edo animali inbaditzaileak topa ditzakezu?
  5. Espezie inbaditzaileak pertsonok ekartzen ditugu gure jardueren ondorioz. Nahita eta nahi gabeko sarbideen adibide batzuk jarri.
  6. Zein da espezie inbaditzaile bat geldiarazteko momentu aproposena?
  7. Espezie inbaditzaileen kontra gure egunerokotasunean egin ditzakegun hainbat ekimen daude. Zein izan litezke?
  8. Jardunaldian ikasi eta ateratako ondorioak kontutan hartuta zer eskatu diezaiokegu Udalari espezie exotiko inbaditzaileen egoera ekidin eta edo murrizteko gure herrian?

Ikastetxeek bide ezberdinak jorratuko dituzte Jardunaldi teknikoko emaitzak ikastetxean zabaltzeko (Txoko berdeak, web orriak, blogak, e.a.).

Hurrengo pausoa IBILBIDEAK izango dira, Jardunaldi teknikoetan jasotako prestakuntza balioan ipintzeko asmoz martxoan zehar irteerak antolatuko dira ikastetxeetan, inguruan dauden espezie exotiko inbaditzaileak identifikatu eta hauen ezaugarriak zeintzuk diren ikasteko.

 

ESPEZIE INBADITZAILEEN INGURUKO JARDUNALDI TEKNIKOAK MARTXAN!

Hizlaria:

Gorka Menendez Baceta Ingurumen Zientzietan Lizentziatua eta Biologia eta elikadura zientzietan Doktoretza.

Programa:

  1. Zer da espezie exotiko bat?
  2. Eta espezie inbaditzaile bat?
  3. Zer nolako kalteak eragin ditzakete ingurugiroan, ekonomian edota giza osasunean?
  4. Zure inguruan landare edo animali inbaditzaileak topa ditzakezu?
  5. Espezie inbaditzaileak pertsonok ekartzen ditugu gure jardueren ondorioz. Nahita eta nahi gabeko sarbideen adibide batzuk jarri.
  6. Zein da espezie inbaditzaile bat geldiarazteko momentu aproposena?
  7. Espezie inbaditzaileen kontra gure egunerokotasunean egin ditzakegun hainbat ekimen daude. Zein izan litezke?
  8. Jardunaldian ikasi eta ateratako ondorioak kontutan hartuta zer eskatu diezaiokegu Udalari espezie exotiko inbaditzaileen egoera ekidin eta edo murrizteko gure herrian?

MARTXOAN zehar egingo ditugun ibilbideak, gure inguruan aurkitzen diren espezie inbaditzaileak ezagutzeko balioko digute eta baita Udalari egin nahi dizkiogun proposamenak zehazteko ere

 

avispaJARDUNALDIETAKO EGUTEGIA:

 1. IES Arrigorriaga Urtarrilak 18
 2. CREIPS Eguzkibegi Ikastola Urtarrilak 19
 3. IES Bengoetxe, Urtarrilak 19
 4. IES Elexalde Urtarrilak 19
 5. CEIP Leitoki Ugao Otsailak 1
 6. CEIP Orduña Otsailak 2
 7. IES Etxebarri Otsailak 3
 8. Ostalaritza eskola eta EPA  Martxoan, data zehazteko

Arrigorriagako Institutoko ikasleek bideo hau egin dute  jardunaldiaren harira.

 

ESKERRIKASKO!