Elexalde BHI: Jantokiko zarata gutxitu dezagun!!!

Aspaldi dela ari ginen gure ikastetxean jantokiko zarata murriztea lortu nahian, baina ez da helburu erraza, ez!!!

Hala ere, Elexalden ez gara etsi, ez dugu amore eman, eta ikasturte honetan jantokiko zarata murrizteko helburua lortzeko asmoz, kartel lehiaketa bat antolatu dugu.

Hona hemen ikasleek egin dituzten kartelak, benetan politak!!!

 3  2  1

Kartelak itsatsi ditugunetik ohartu gara jantokiko zarata murriztu egin dela. Ia aurrerantzean ere bide beretik jarraitzen dugun!!!

Jatorria: Elexalde BHIko EA21 koordinatzailea.

 

Arrigorriaga BHI: Bermikonpostontziak

Azaroan, konpostatzeari buruzko ikastaroa ematera etorri zitzaizkigun Vermicaneko teknikariak. Tailerrean Batxilergoko ikasleek parte-hartu genuen. Hondakinen arazoaz jabetzeaz gain, zizareak baliatuz konposta nola egin daitekeen ikasi genuen. Bueno, ikasi bakarrik ez, egin ere egin genuen, bermikonpostontzi bat eraiki bait genuen.

IMG_20141127_103005

 Esperientzia baliatuz, guk ere beste bermikonpostontzi batzuk egitea pentsatu genuen. Helburua Batxilergokook sortzen ditugun hondakin organikoak zakar arruntera ez botatzea da, baizik eta probetxua ateratzea. Guztira, hiru bermikonpostontzi kokatu ditugu eskolan. Horiez gain, bosgarren edukiontzirako ontzitxo bat ere jarri dugu. Horrela, Batxilergoko ikasleen hondakin organiko gehien-gehienak jasoko ditugu.

IMG_20141127_110214
Iturria: Arrigorriaga BHIko EA21ko koordinatzailea.

Andra Mari BHI: kontsumo jasangarriaren inguruko argazki lehiaketa

2014a hasi genuen bezain indartsu amaitzeko, Abenduan, Gabonetako oporrak hartu aurretik, kontsumo jasangarriaren inguruko argazki lehiaketa bat antolatu genuen ikastetxean. Hona hemen lehiaketako deialdia:

Imagen1

Lehiaketan ikastetxeko ikasle guztiek parte-hartzeko aukera izan zuten eta argazki oso politak jaso genituen.

imagen2

Hemen ikusi daitezke lehiaketako hiru argazki irabazleak:

Daniel Alba 1º teleco David Bernet Jon Murciano
 Egilea: Daniel Alba (Ikusentzunezko 1. maila)  Egilea: David Bernet  Egilea: Jon Murciano

 

Iturria: Andra Mari BHIko EA21ko koordinatzailea.

ETXEBARRI BHI: material berrerabiliekin apaingarriak sortzen!

Gabon aurreko azken klase egunetan, Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan, material berrerabilgarriak aprobetxatuz apaingarriak (belarritakoak, paparrekoak, ilea biltzeko euskarriak, e.a.) sortzeko tailer bat antolatu genuen Institutuan.

1

Apaingarriak egiteko Nespresso kapsula hutsez eta CD eta DVD erabiliez baliatu ginen. Tailerrean 24 ikaslek parte-hartu zuten eta oso gustura ibili ziren eskulanak egiten.

gabon aurrekoa 12      3

Ikasleen erantzun ona ikusita, ziur aski kurtso amaiaren beste tailer bat antolatuko dugu oraingoan leku faltagatik parte-hartu ezin izan duten ikasleek ere aukera izan dezaten.

 

Iturria: Etxebarri BHIko EA21ko koordinatzailea

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola: Eskolako Agenda 21 Eguna

Azaroaren 20an Eguzkibegi ikastolan Eskolako Agenda 21 Eguna ospatu dute ekitaldi batekin.

5Ekitaldia hasteko DBHko ekordezkari talde batek Seattle Buruzagiaren esketxa antzeztu du.

Esketx honetan Seattle Buruzagiak eta larru gorri talde batek birgogoratzen dio gazte talde bati XIX. mendean Gizon Zuriak   tratatua sinatu zuela larru gorrien lurrak errespetatzeko. Argazkiez baliatuz, Seattle Buruzagiak gazte taldeari erakusten dio Gizon Zuriak nola ez duen emandako hitza bete, ez bait du ama lurra zaindu. Amaitzeko Seattle Buruzagiak konpromiso batzuk hartzeko gonbidapen bat luzatzen dio gazte talde honi, eta bide batez, ikastola osoari.

4

Jarraian HHko ikasleek zabor desfile bat egin dute. Desfilea hasi aurretik, argazki muntaia baten bidez goiz batean ikastola ondoko basoan zaborra nola zaborra jaso zuten erakutsi dute. Jarraian, poz-pozik beraien desfilea egin dute paperezko nahiz plastikozko “arropa” berriarekin jantzita.

 

Azkenik, LHko ikasleek, berrerabilitako lehengaiak erabiliz, egin dituzten eskulanak aurkeztu dituzte. Jarraitu duten prozesua azaltzeko argazkiez baliatu dira. Amaitzeko, LH5. Eta 6. mailako ikasleek landutako gaiarekin lotutako bertsoak bota zituzten.

2 3 1

 

Iturria: Eguzkibegi ikastolako EA21ko koordinatzailea

Etxebarri BHIko ikasleak Sukarrietan

Azaroaren bigarren astean, Etxebarri BHIko 2.c mailako ikasleak Sukarrietan egon dira URA PROIEKTUA ezagutu eta lantzeko.

Ikasleek proiektua ezagutzeaz gain, jolasteko, gauza berriak ikasteko eta lagun berriak egiteko aukera izan dute. OSO ONGI PASATU DUTE!!!

IMG_1763

IMG_1847

Datorren ikasturtean ere itzuliko dira ingurumenaren inguruan gauza berriak ikasten jarraitzeko

Iturria: Etxebarri BHIko EA21ko koordinatzailea.

GALDAKAO HHI: konpostaren inguruko hitzaldia

konpostaGalkaoko HHI zentroan, sentsibilizazio fase barruan, Gurpide Larrabetzuko baserritar eta kontsumitzaileen elkarteko kidea den Aitorrek, konpostari buruzko hitzaldi bat eman du.

Gurpide elkartean lurrarekin lotutako bizimodu arduratsu bat lortzeko helburuarekin ari dira lanean. Nekazaritza ekologikoa lantzeaz gain, produktuak kontsumitu ondoren sortutako hondakinak, lehengai bihurtzen dira konposta egiteko, eta lurretik datorrena berriz lurrera itzultzen da, konpost hau gero ortuan erabiltzen bait dute ongarri bezala. Ildo beretik doa Larrabetzun martxan jarri den proeiktua ere. Aitorrek azaldu duenez hasieran batean 30 familiak parte-hartu bazuten, gaur egun 150etik gora familia ari dira proiektuan.

Gurpide_EPA 006

Hitzaldia oso interesgarria izan da, eta HHIko ikasleen artean interes handia piztu du.

Iturria: EA21 proiketuko aholkularitza teknikoa.

GALDAKAO HHI: Sentsibilizazio fasea

Galdakaoko HHI zentroan, ekitaldi garrantzitsu bi antolatu dira “Kontsumo jasangarria: gutxitu, berrerabili, birziklatu” gaiari hasiera emateko.

Alde batetik, “Sasoiko eta bertoko” produktuak kontsumitzerakoan, hondakinak gutxitu egiten direla ezagutzera emateko, erakusketa antolatu da. Bertan, piperrak, porruak, azak, indabak, intxaurrak, gaztainak…ikusi, usaindu eta ukitu daitezke. Dastapena, beranduago etorriko da.

Bestalde, udalak hondakin desberdinak biltzeko ontzi bereziak jarri dituela aprobetxatuz, Leire Diaz de Gereñu, Galdakaoko Udaletxeko ingurumen teknikaria, hurbildu da eskolara, “Sailkatu zalantzarik gabe” gaia ikasleen artean aztertzeko. Goizez eta arratsaldez egindako saioetan, 70 ikasle helduk parte hartu dute, hitz eginez eta galderak erantzunez.

IMGP0876

Ongi sailkatzeaz gain, hondakinak gutxitzea denez helburu, hurrengo astean “Larrabetzuko esperientzia” azalduko dute Gurpide elkarteko Aitor eta Eduk HHIn, gai organikoekin konposta nola egiten duten erakutziko dute.

Gai guzti hauen aurrean ikasleek jakin gura handia adierazten dute, gauzak hobeto egiten ikasteko.

 

Iturria: Galdakaoko HHIko EA21ko koordinatzailea.

ARRIGORRIAGA BHI: hondakinetatik ongarrira

Orain dela pare bat urte hasi ziren berakatza baino finago “BARATXURIAK” ortu ekologikoa daramaten kideak eta laguntzaileak jantokiko hondakin ekologikoak prozesatzen. Hasieran arazotxoak izan zituzten konposta egin beharreko kutxak ez zuelako “bizirik” irauten. Arrazoiak arrazoi, bigarren urtean, zientzia mintegiko irakasleen eta Agenda 21eko arduradunaren laguntza preziatuaz lortu zuten bide onetik jotea. Ikasturte honetan, jada, badaukagu ahalegin horren emaitza: KONPOSTA, bideotxoan ikus daitekeenez.

Jarraitzeko asmoa dago,aurten ere. Ea ditxosozko kokoak ez dituen gure landareak jaten eta aza eta tomate ederrak ateratzen zaizkigun!!! lurra behintzat prest dago halako mamorro txikirik gabe.

 

la foto TIERRA

Ortuaren urteko aurrera pausuak zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, BARATXURIAK izeneko blogean jarrai ditzakezue.

Iturria: Arrigorria BHIko bloga

Gutxitu, berrerabili, birziklatu!!!

Eskolako Agenda 21 proiektuan, 2014-2015 ikasturtean “Gutxitu, berrerabili, birzkiklatu” gaia landuko dugu.

Helburua eskolan eta gure udalerrian hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeko ditugun aukerak zein diren ezagutu eta gure ohiturak hobetzeko neurriak eta konpromisoak hartzea izango da.

Gure egunerokoan sortzen ditugun hondakinek ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzeko gogor lan egingo dugu ikasturte honetan!!