GALDAKAO HHI: konpostaren inguruko hitzaldia

konpostaGalkaoko HHI zentroan, sentsibilizazio fase barruan, Gurpide Larrabetzuko baserritar eta kontsumitzaileen elkarteko kidea den Aitorrek, konpostari buruzko hitzaldi bat eman du.

Gurpide elkartean lurrarekin lotutako bizimodu arduratsu bat lortzeko helburuarekin ari dira lanean. Nekazaritza ekologikoa lantzeaz gain, produktuak kontsumitu ondoren sortutako hondakinak, lehengai bihurtzen dira konposta egiteko, eta lurretik datorrena berriz lurrera itzultzen da, konpost hau gero ortuan erabiltzen bait dute ongarri bezala. Ildo beretik doa Larrabetzun martxan jarri den proeiktua ere. Aitorrek azaldu duenez hasieran batean 30 familiak parte-hartu bazuten, gaur egun 150etik gora familia ari dira proiektuan.

Gurpide_EPA 006

Hitzaldia oso interesgarria izan da, eta HHIko ikasleen artean interes handia piztu du.

Iturria: EA21 proiketuko aholkularitza teknikoa.

GALDAKAO HHI: Sentsibilizazio fasea

Galdakaoko HHI zentroan, ekitaldi garrantzitsu bi antolatu dira “Kontsumo jasangarria: gutxitu, berrerabili, birziklatu” gaiari hasiera emateko.

Alde batetik, “Sasoiko eta bertoko” produktuak kontsumitzerakoan, hondakinak gutxitu egiten direla ezagutzera emateko, erakusketa antolatu da. Bertan, piperrak, porruak, azak, indabak, intxaurrak, gaztainak…ikusi, usaindu eta ukitu daitezke. Dastapena, beranduago etorriko da.

Bestalde, udalak hondakin desberdinak biltzeko ontzi bereziak jarri dituela aprobetxatuz, Leire Diaz de Gereñu, Galdakaoko Udaletxeko ingurumen teknikaria, hurbildu da eskolara, “Sailkatu zalantzarik gabe” gaia ikasleen artean aztertzeko. Goizez eta arratsaldez egindako saioetan, 70 ikasle helduk parte hartu dute, hitz eginez eta galderak erantzunez.

IMGP0876

Ongi sailkatzeaz gain, hondakinak gutxitzea denez helburu, hurrengo astean “Larrabetzuko esperientzia” azalduko dute Gurpide elkarteko Aitor eta Eduk HHIn, gai organikoekin konposta nola egiten duten erakutziko dute.

Gai guzti hauen aurrean ikasleek jakin gura handia adierazten dute, gauzak hobeto egiten ikasteko.

 

Iturria: Galdakaoko HHIko EA21ko koordinatzailea.

ARRIGORRIAGA BHI: hondakinetatik ongarrira

Orain dela pare bat urte hasi ziren berakatza baino finago “BARATXURIAK” ortu ekologikoa daramaten kideak eta laguntzaileak jantokiko hondakin ekologikoak prozesatzen. Hasieran arazotxoak izan zituzten konposta egin beharreko kutxak ez zuelako “bizirik” irauten. Arrazoiak arrazoi, bigarren urtean, zientzia mintegiko irakasleen eta Agenda 21eko arduradunaren laguntza preziatuaz lortu zuten bide onetik jotea. Ikasturte honetan, jada, badaukagu ahalegin horren emaitza: KONPOSTA, bideotxoan ikus daitekeenez.

Jarraitzeko asmoa dago,aurten ere. Ea ditxosozko kokoak ez dituen gure landareak jaten eta aza eta tomate ederrak ateratzen zaizkigun!!! lurra behintzat prest dago halako mamorro txikirik gabe.

 

la foto TIERRA

Ortuaren urteko aurrera pausuak zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, BARATXURIAK izeneko blogean jarrai ditzakezue.

Iturria: Arrigorria BHIko bloga

Gutxitu, berrerabili, birziklatu!!!

Eskolako Agenda 21 proiektuan, 2014-2015 ikasturtean “Gutxitu, berrerabili, birzkiklatu” gaia landuko dugu.

Helburua eskolan eta gure udalerrian hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeko ditugun aukerak zein diren ezagutu eta gure ohiturak hobetzeko neurriak eta konpromisoak hartzea izango da.

Gure egunerokoan sortzen ditugun hondakinek ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzeko gogor lan egingo dugu ikasturte honetan!!

 

 

Nerbioi-Ibaizaleko EA21ko blog berria abian da iada!!!

Hemen aurkezten dizuegu 2014-2015 ikasturtean abian jarri dugun Nerbioi-Ibaizabaleko Eskolako Agenda 21 proiektuko blog berria.

Gure helburua ikasturtean zehar EA21 proiektuan egiten diren ekintza eta jardueren berri ematea izango da, besteak beste, irteerak, ingurumenaren inguruko jaiak, tailerrak, e.a.

Bloga abian jarri eta bizirik mantentzeko Eskolako Agenda 21 proiektuan parte-hartzen duten ikasle eta irakasleen laguntza izango dugu.

Denon artean lan eginez ziur blog polit eta interesgarri bat sortuko dugula!!!