Bengoetxe BHI: Ingurumenaren hobekuntzan pauso berri bat!

Bengoetxe BHI ikastetxea nahiko ongi prestatuta dago: energia gutxitzeko kartelak dauzkagu geletan, ordenagailu eta inprimagailu guztietan, komunetan, e.a. Horrez gain, edukiontzi desberdinak ere baditugu birziklapena bultzatzeko: papera, organikoa, pilak, CD-ak, olioa, e.a. jasotzeko. Hala ere, orain arte ez genuen plastikoa birziklatzeko edukiontzirik.

20150225_09505920150225_095154

 Txoko berdean hondakinen sailkapenerako informazioa daukagu.

Aurtengo gaia GUTXITU, BERRERABILI, BIRZIKLATU denez,  folioen kutxa hutsak aprobetxatzea erabaki dugu plastikozko hondakinak sailkatuta biltzeko.

20150212_114405 20150212_114338

Kutxatan poltsa horiak eta kartelak jarri ditugu, eta gela eta bulego guztietan ipini dugu edukiontzi bana. Horrela, kutxak BERRERABILIKO ditugu  eta plastikoaren BIRZIKLAPENA bultzatuko dugu. Patioetan ere edukiontzi batzuk aldatuko ditugu “edukiontzi horietan” bihurtzeko.

Hemen duzue egin dugun lanaren emaitza:

20150114_10091720150225_09503020150225_095220

Sortu ditugun kutxak gelatan kokatuta. Horrez gain, papera eta plastikoa biltzeko txandak ere antolatu ditugu.

Iturria: Bengoetxe BHIko EA21ko koordinatzailea.

Elexalde BHI: Jantokiko zarata gutxitu dezagun!!!

Aspaldi dela ari ginen gure ikastetxean jantokiko zarata murriztea lortu nahian, baina ez da helburu erraza, ez!!!

Hala ere, Elexalden ez gara etsi, ez dugu amore eman, eta ikasturte honetan jantokiko zarata murrizteko helburua lortzeko asmoz, kartel lehiaketa bat antolatu dugu.

Hona hemen ikasleek egin dituzten kartelak, benetan politak!!!

 3  2  1

Kartelak itsatsi ditugunetik ohartu gara jantokiko zarata murriztu egin dela. Ia aurrerantzean ere bide beretik jarraitzen dugun!!!

Jatorria: Elexalde BHIko EA21 koordinatzailea.

 

Arrigorriaga BHI: Bermikonpostontziak

Azaroan, konpostatzeari buruzko ikastaroa ematera etorri zitzaizkigun Vermicaneko teknikariak. Tailerrean Batxilergoko ikasleek parte-hartu genuen. Hondakinen arazoaz jabetzeaz gain, zizareak baliatuz konposta nola egin daitekeen ikasi genuen. Bueno, ikasi bakarrik ez, egin ere egin genuen, bermikonpostontzi bat eraiki bait genuen.

IMG_20141127_103005

 Esperientzia baliatuz, guk ere beste bermikonpostontzi batzuk egitea pentsatu genuen. Helburua Batxilergokook sortzen ditugun hondakin organikoak zakar arruntera ez botatzea da, baizik eta probetxua ateratzea. Guztira, hiru bermikonpostontzi kokatu ditugu eskolan. Horiez gain, bosgarren edukiontzirako ontzitxo bat ere jarri dugu. Horrela, Batxilergoko ikasleen hondakin organiko gehien-gehienak jasoko ditugu.

IMG_20141127_110214
Iturria: Arrigorriaga BHIko EA21ko koordinatzailea.