ETXEBARRIKO BHI-ko IKASLEAK IBAIA GARBITZEN ETA INGURUMENEAN SENTSIBILIZATZEN

IBAIAREN GARBIKETA

1 eta 2 mailako ikasleok ibaia garbitzeko ekintzan hartu dugu parte. Ekintza honen  bitartez zaborren arazoaz ohartu gara eta honako ondorioa atera dugu:  zenbat eta zabor gutxiago sortu orduan eta gutxiago kutsatuko dugu gure ingurumenean eta bereziki bure ibaietan. Horrekin batera  gure ibaietan espezie inbaditzaile ugari daudela ikusi dugu. Espezie hauek bertakoak diren  espezieei kalte egiten dietenez  kontrolak areagotu beharko lirateke espezie inbaditzaileen presentzia murriztu eta/edo ekiditeko. Ekintza honen emaitzak Instituto osoan zabalduko ditugu!

etxebarri-ibaia-2 etxebarri-ibaia-3
etxebarri-ibaia-4 etxebarri-ibaia-1

Etxebarri BHI-ko  1 eta 2 mailako ikasleak ibaiaren garbiketa ekintzean.

Ingurumen sentsibilizazioa gure ardatz nagusia!

Eskolako Agenda 21aren barruan bestelako hainbat sentsibilizazio ekintza burutu ditugu, hona hemen esanguratsuenak:

ENERGIA 3D FILMA:

Ekintza honen bitartez zera ikasi dugu:

- energia aurrezteko ideiak.

- energia iturri ezberdinak (berriztagarriak eta ez berriztagarriak)

- gaur egungo energia iturri ez berriztagarrien erabilerak dakartzan ondorioak gure ingurumenean eta baita gure osasunean ere.

TXOKO BERDEAREN ANTOLAKETA: 

Txoko berdea ikasleek eginiko proposamenen bitartez atondu da. Zuhaitz bat egiten ari gara eta zuhaitz horretan espezie inbaditzaileen inguruko informazioa zintzilikatzen joango gara (argazkiak, ezaugarriak, kalteak, e.a.)

ARGIAREN ERABILERA ERAGINKORRA eta PAPERAREN  BIRZIKLAPENA

“Lehiaketa” bat antolatuko dugu. Lehiaketa honetan ikasle talde batek astero eta  gelaz gela paperaren birziklapen maila eta argiaren erabilera nolakoa den aztertuko du. Emaitza onak dituzten geletan kartulinazko lore alai ipiniko da gelako atean. (Lorea ikasleek diseinatu dute plastikako irakaslearen laguntzarekin).

 

 

lorea-etxebarri-2

 

Iturria: Etxebarriko BHI ikasleak.

 

 

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak bidezko merkataritzaren baloien aldeko apustua egiten du

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak bidezko merkataritzaren baloien aldeko apustua egiten du

Inoiz bidezko merkataritzako baloiak erosi izan ditugu, baina, kalitatearen aldetik ez dira oso onak izan. Iaz bidezko merkataritzako gaia Gizarte Zientzietan lantzen zenez, berriz ere erabaki genuen gai hau aztertzea, eta ikusi genuen Eskoziako kooperatiba berri batek, Balasport-ek hain zuzen ere, bidezko merkataritzako baloiak saltzen zituela. DBHko 3.mailako ikasleekin Balasport-en web orrialdea aztertu eta bereziki erreparatu genion agertzen den bideo laburrari. Honek azaltzen du zergatik den garrantzitsua bidezko merkataritzako baloiak erostea.

Gizarte Zientzietako EKIko 3.Unitateak ikasleei “Izan Zaitez Munduan Ikusi Nahi Duzun Aldaketa / Be The Change You Wish To See In The World” proposatzen die “Sentitu-Pentsatu-Ekin”metodologia jarraituta, hau da; nahiz eta gazte izan, arazo baten aurrean benetako hausnarketa egin ondoren, posible da irtenbideren bat aurkitzea. Bideoa ikusi ondoren, ikasleek berehala nahi izan zuten zerbait egin, ondorioz,  Gorputz Hezkuntzako irakasleari proposatu zioten Balasporteko baloiak erostea.

Bai Gorputz Hezkuntzako irakasleak, bai EKE arduradunak begi onez ikusi zuten ikasleen proposamena eta ondorioz 13 baloi erosi zituzten. Orain dela gutxi baloiak heldu dira eta ikasleek ikusi dute kalitatezko baloiak direla. Beraien ustez, aukera hau zabaldu egin behar da Ikastolen Elkartean, eta beraien asmoa da proposatzea Ikastolen Elkarteko Ikastolei bidezko merkataritzaren aldeko apustua egitea. Balasport-ez gain, Bretainiako Etikasportek ere baloiak saltzen ditu, eta hemen garai batean Eroskik ere Romester markako bidezko merkataritzako baloiak eskaintzen zituen.

Erosketa arduratsua interesatzen bazaigu eta interesatuta egon beharko ginateke, orduan,  bada kirol munduan aldaketak egiteko aukera. Gainera, EA21eko proiektuan aritzen diren ikastolei kontsumo gaia era praktikoan lantzeko aukera eskaintzen die. Eguzkibegiko ikasleek argi daukate Balasport-eko baloiak oso onak direla, eta baloi hauei esker mundu justuago baten alde gol asko sartuko dituztela, garbi jokatuz gainera. Dimako eskolak apustu bera egin du. Eta zuek…?

Iturria: Eguzkibegi Ikastola

ARRIGORRIAGA BHI, ESPEZIE INBADITZAILEAK EKIDITEKO PREST!

Arrigorriaga BHI  Institutoko Blogean, aurtengo gaia  espezie inbaditzaileak izanik, ikasturtean zehar  informazio ezberdina txertatzen joango gara. Gaian sartzen hasteko BIDEO  interesgarri bat  ikusi dezakegu.

Baina zer dira espezie inbaditzaileak?  Behin gizakiak haien hedapen esparru normaletatik aterata esparru berrietako bizitzara egokitu eta bertako inguru naturaletan kokatzea lortzen dutenak. Gehienak aldaketa ezkorrak dakartzate kolonizatutako eremuetan.

IUCN-ren (International Union for Conservation of Nature), Naturaren Zaintzarako Nazioarteko  Elkartearen  arabera, Espezie inbaditzaileak dira munduko biodibertsitaterako bigarren mehatxurik larriena, habitat naturalen suntsiketaren atzetik.

Euskadin ingurune urtarrak eta bere ekosistema-kideak dira espezie inbaditzaileek nahiago dituzten guneak. Adibide moduan aipatu daiteke jadanik gure lurraldeetan finkatu diren 20 animali espezieetatik 19k gune hauek aukeratzen dituzte besteen gainetik bizitoki moduan edo behintzat lehentasuna dute beraientzat. Landare inbaditzaileek ere ingurune urtarrak aukeratzen dituzte bizitzeko ekosistema lurtarrak baino.

Informazio gehiagor nahi izan ez gero, gure Bloga bisitatu ezazue!

2016-2017ko gaia

 

Arrigorriaga BHI EA21 koordinatzailea

GALDAKAOKO ESKOLEN ARTEKO FOROA

Ekainaren 1ean eta Udal foroaren aurretik Eskolen arteko Foroa ospatu genuen Galdakaoko ikastetxeok. Foro honen helburuak hauek izan dira:

  • Ikastetxeen artean ibilbideko emaitzak amankomunean ipintzea.
  • Ikastetxeen artean lehentasunezko PROPOSAMENAK aukeratzea eta baita KONPROMISO amankomun bat ere herri mailan PRAKTIKA EGOKI bat garatzeko.
  • Ikasleen artean Alkateari eskolen arteko foroko emaitzak aurkeztuko dizkion bozeramailearen aukeraketa egitea.

 

GAKDAKAO 1

Eskolen arteko foroan ikasleak bozkaketa egiten

Aurreko guztiaren ondoren, ikastetxeok Eskolen arteko foroan ONDORENGO PROPOSAMENAK LEHENETSI DITUGU:

  1. Basoetan eta gune berdeetan dagoen zaborra kendu.
  2. Bertako zuhaitzak landatu daitezkeen zonaldeak identifikatu herrian.
  3. Udalak herrian ortu organikoa eta jasangarriaren kontzeptua zabaltzea prestakuntza hitzaldien bitartez.
  4. Leku publikoetan FSC edo PEF ziurtagiria duen egurraren erosketa lehenestea.

Lehen eta bigarren proposamenekin lotuta, honako KONPROMISO AMANKOMUNA adostu dugu:

Udalak bertako zuhaitzen landaketa egin edota zaborrak kentzeko ekimenetan ikastetxeen parte hartzeko konpromisoa.

 

IES OSTALARITZA GALDAKAO BHI ESKOLAN, ORTU EKOLOGIKOA LANTZEN DUGU

GALDAKAOKO  IES OSTALARITZA BHI-n, Eskolako Agenda 21 proiektuko hezkuntza jardueren baitan, produktu organikoen laborantzan  jarraitu beharreko kontzeptu eta balore iraunkor eta ekologikoen transmisioan lanean dihardugu. Ongarri kimikorik gabeko ekoizpen ekologiko batek izan behar dituen ezaugarriak ezagutarazi nahi dizkiegu  gure ikasleei. Horretarako, gure irakaskuntza-ikaskuntza sistemari esker, sortzen ditugun hondakin gordinetatik abiatuta, konposta egiten dugu eta  Biodibertsitatea eta iraunkortasuna irizpideak sustatuz, gure ortu ekologikoa egokitzen dugu.

 

 

ostalaritza 2

 

ostalaritza1ostalaritza 3  

 

 

 

IES OSTALARITZA GALDAKAO BHI

BENGOETXE, EKINTZA UGARI BIODIBERTSITATEAREN ALDE

Bengoetxen honako ekintzak garatu ditugu ikasturte hasieratik hona:

 1- Zentroko Eskolako Agenda 21eko logotipo berriaMARRAZKILOA LOGO
​2- OMRen gurasoekiko aurkezpena:
Telebistako iragarkia eta iradokizunetarako buzoi berria web orrian.
3- Irakasleok eta jantokiko langileek Biodibertsitate gutunaren sinadura presentziala txoko berdean. (Kurrilo mota batzuk desagertzear daudenez  biodibertsitatearen arriskuen ikurtzat hartu dugu. Origamizko PINak  egin zituzten 3. mailako ikasleek Plastikan (Origami kurriloa urratsak bideoa). Sinatutakoan  ekodelegatu batzuk jarri ziguten origamiz egindako kurriloa. Egun osoan eraman genuen jarrita geure konpromisua adieraziz.Gainera Biodibertsitatearen  babesarako Senbazuru bat egiteko asmoa daukagu. Irakasleak eta ikasle guztiak hartzen ari dira parte. 500 kurrilo dauzkagu dagoeneko. Lortuko dugu!! ;-)guttuna1
 4- Ikasleek erreflexioak, konpromisuak eta nahiak idatzi zituzten hostoetan. Nahi izan zuenak txoko berdera eraman zuen.​DSC_010220151214_104713hojas 2 bengoetxe
 5- Konposta prestatzen ari gara  moztutako belarraz eta sukaldeko hondakinekin. Udaberrirako prest izango dugu baratzean erabiltzeko

 Iturria: EA21eko ordezkariak

ELEXALDE, KONPOSTAJEA ETA BERRERABILPENAREN ALDE

Ikasturte hasieran , konpostagailua martxan ipini genuen jantokian sortutako hondakinekin konposta egin ahal izateko.

 

Elexalde 1

Eguberrietan, Hezkuntza Fisikoko Mintegikoek eguperriko apaingarriak prestatu zituzten berrerabilitako materialekin. Berrerabilpenari esker gauza ederrak egin ditzakegula ikusi dugu inolako gasturik gabe, ez ekonomikoa eta ezta materialena ere.

 Elexalde 2  Elexalde 3

 

Iturria: Eskolako Agenda 21eko Ekodelegatuak.

EGUZKIBEGIKO IKASLEAK INGURUKO HEGAZTIAK AZTERTZEN

Urdaibai Bird Centerrek gure inguruan bizi diren hegaztien inguruko ezagutza bultzatzen du. Neguan hegaztiak elikatzeko balio duten egitura sinple batzuk ezarriz helburu bikoitza lortzen dugu: hegaztiei lagunduz, gure inguru hurbilean elikatzeko aukera eskainiz (negua errazago igaroz) eta beraietaz ikasiz, behaketaren bitartez hobeto ezagutuz eta identifikatzera helduaz.

Hegazti hauek elikagai nahikoa dute uda eta udaberrian zehar, horregatik urtaro horietan ez da beharrezkoa aparteko elikagairik ematea, izan ere, hegaztiek nahiago dute baia eta intsektuez elikatzea, ez baitute euren habitatean aurkitzeko arazorik. Baina udazken eta negu hasieran bereziki, tenperaturak izugarri jaisten dira elikagaien eskuragarritasuna asko murrizten da.

Baldintza horietan hegazti txiki hauek edozein motatako karbohidrato edo gantz iturriren bila abiatzen dira tenperatura baxuei aurre egiteko asmotan. Zehazki esateko momentu horretan betetzen dute hegaztien janlekuek euren funtzioa, mota ezberdinetako hegaztiak egitura hauetara erakarriz. Janlekuak jartzeko sasoirik egokienak abendu eta martxoaren hasieraren artean dira, Inguruko Hegaztien proiektuan parte hartzen den denboraldia hain zuzen. (Urdaibai Birdcentre Inguru Hegaztiak Bloga).

Eguzkibegi ikastolan hiru urte daramagu proiektu honetan parte hartzen, baina egia esan, jende gutxik parte hartu du. Aurten, aldiz, asmoa dugu ikastolako ikasle nahiz langile guztiei proiektu hau ezagutarazteko. Hori dela eta, ahalik eta ikasle gehienek parte hartuko du bertako hegaztiak behatzen datozen hilabeteetan. Jantokiek, batak haziak ditu eta besteak, aldiz, kakahueteak, eskolako ortuan dagoen haritz bateko adarrean eskegita daude baina txori batzuk oso antzekoak direnez, ikastaro txiki bat beharrezkoa da jakiteko zeintzuk diren haien arteko diferentziak. Halaber, beste jantoki bat ipini dugu urtxintxentzat hurbildik ikusi ahal izateko.

Azkenik, aipatu behar da ikastolan inguruan azken urteotan hainbat kabi kokatu ditugula, batzuk Foru Aldundiak emandakoak, besteak, aldiz, ikasleek egindakoak. Aurten, beste batzuk egingo dituzte DBH 1.mailako ikasleek Teknologia klasean.eguzkibegi2

Eguzkibegiko Bloga