BENGOETXE, EKINTZA UGARI BIODIBERTSITATEAREN ALDE
Bengoetxen honako ekintzak garatu ditugu ikasturte hasieratik hona:
1- Zentroko Eskolako Agenda 21eko logotipo berria![]() |
|
2- OMRen gurasoekiko aurkezpena: Telebistako iragarkia eta iradokizunetarako buzoi berria web orrian. |
|
3- Irakasleok eta jantokiko langileek Biodibertsitate gutunaren sinadura presentziala txoko berdean. (Kurrilo mota batzuk desagertzear daudenez biodibertsitatearen arriskuen ikurtzat hartu dugu. Origamizko PINak egin zituzten 3. mailako ikasleek Plastikan (Origami kurriloa urratsak bideoa). Sinatutakoan ekodelegatu batzuk jarri ziguten origamiz egindako kurriloa. Egun osoan eraman genuen jarrita geure konpromisua adieraziz.Gainera Biodibertsitatearen babesarako Senbazuru bat egiteko asmoa daukagu. Irakasleak eta ikasle guztiak hartzen ari dira parte. 500 kurrilo dauzkagu dagoeneko. Lortuko dugu!! ![]() ![]() |
|
4- Ikasleek erreflexioak, konpromisuak eta nahiak idatzi zituzten hostoetan. Nahi izan zuenak txoko berdera eraman zuen.![]() ![]() ![]() |
|
5- Konposta prestatzen ari gara moztutako belarraz eta sukaldeko hondakinekin. Udaberrirako prest izango dugu baratzean erabiltzeko |
Iturria: EA21eko ordezkariak