GALDAKAOKO ESKOLEN ARTEKO FOROA

Ekainaren 1ean eta Udal foroaren aurretik Eskolen arteko Foroa ospatu genuen Galdakaoko ikastetxeok. Foro honen helburuak hauek izan dira:

  • Ikastetxeen artean ibilbideko emaitzak amankomunean ipintzea.
  • Ikastetxeen artean lehentasunezko PROPOSAMENAK aukeratzea eta baita KONPROMISO amankomun bat ere herri mailan PRAKTIKA EGOKI bat garatzeko.
  • Ikasleen artean Alkateari eskolen arteko foroko emaitzak aurkeztuko dizkion bozeramailearen aukeraketa egitea.

 

GAKDAKAO 1

Eskolen arteko foroan ikasleak bozkaketa egiten

Aurreko guztiaren ondoren, ikastetxeok Eskolen arteko foroan ONDORENGO PROPOSAMENAK LEHENETSI DITUGU:

  1. Basoetan eta gune berdeetan dagoen zaborra kendu.
  2. Bertako zuhaitzak landatu daitezkeen zonaldeak identifikatu herrian.
  3. Udalak herrian ortu organikoa eta jasangarriaren kontzeptua zabaltzea prestakuntza hitzaldien bitartez.
  4. Leku publikoetan FSC edo PEF ziurtagiria duen egurraren erosketa lehenestea.

Lehen eta bigarren proposamenekin lotuta, honako KONPROMISO AMANKOMUNA adostu dugu:

Udalak bertako zuhaitzen landaketa egin edota zaborrak kentzeko ekimenetan ikastetxeen parte hartzeko konpromisoa.