ETXEBARRIKO BHI-ko IKASLEAK IBAIA GARBITZEN ETA INGURUMENEAN SENTSIBILIZATZEN

IBAIAREN GARBIKETA

1 eta 2 mailako ikasleok ibaia garbitzeko ekintzan hartu dugu parte. Ekintza honen  bitartez zaborren arazoaz ohartu gara eta honako ondorioa atera dugu:  zenbat eta zabor gutxiago sortu orduan eta gutxiago kutsatuko dugu gure ingurumenean eta bereziki bure ibaietan. Horrekin batera  gure ibaietan espezie inbaditzaile ugari daudela ikusi dugu. Espezie hauek bertakoak diren  espezieei kalte egiten dietenez  kontrolak areagotu beharko lirateke espezie inbaditzaileen presentzia murriztu eta/edo ekiditeko. Ekintza honen emaitzak Instituto osoan zabalduko ditugu!

etxebarri-ibaia-2 etxebarri-ibaia-3
etxebarri-ibaia-4 etxebarri-ibaia-1

Etxebarri BHI-ko  1 eta 2 mailako ikasleak ibaiaren garbiketa ekintzean.

Ingurumen sentsibilizazioa gure ardatz nagusia!

Eskolako Agenda 21aren barruan bestelako hainbat sentsibilizazio ekintza burutu ditugu, hona hemen esanguratsuenak:

ENERGIA 3D FILMA:

Ekintza honen bitartez zera ikasi dugu:

- energia aurrezteko ideiak.

- energia iturri ezberdinak (berriztagarriak eta ez berriztagarriak)

- gaur egungo energia iturri ez berriztagarrien erabilerak dakartzan ondorioak gure ingurumenean eta baita gure osasunean ere.

TXOKO BERDEAREN ANTOLAKETA: 

Txoko berdea ikasleek eginiko proposamenen bitartez atondu da. Zuhaitz bat egiten ari gara eta zuhaitz horretan espezie inbaditzaileen inguruko informazioa zintzilikatzen joango gara (argazkiak, ezaugarriak, kalteak, e.a.)

ARGIAREN ERABILERA ERAGINKORRA eta PAPERAREN  BIRZIKLAPENA

“Lehiaketa” bat antolatuko dugu. Lehiaketa honetan ikasle talde batek astero eta  gelaz gela paperaren birziklapen maila eta argiaren erabilera nolakoa den aztertuko du. Emaitza onak dituzten geletan kartulinazko lore alai ipiniko da gelako atean. (Lorea ikasleek diseinatu dute plastikako irakaslearen laguntzarekin).

 

 

lorea-etxebarri-2

 

Iturria: Etxebarriko BHI ikasleak.

 

 

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak bidezko merkataritzaren baloien aldeko apustua egiten du

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak bidezko merkataritzaren baloien aldeko apustua egiten du

Inoiz bidezko merkataritzako baloiak erosi izan ditugu, baina, kalitatearen aldetik ez dira oso onak izan. Iaz bidezko merkataritzako gaia Gizarte Zientzietan lantzen zenez, berriz ere erabaki genuen gai hau aztertzea, eta ikusi genuen Eskoziako kooperatiba berri batek, Balasport-ek hain zuzen ere, bidezko merkataritzako baloiak saltzen zituela. DBHko 3.mailako ikasleekin Balasport-en web orrialdea aztertu eta bereziki erreparatu genion agertzen den bideo laburrari. Honek azaltzen du zergatik den garrantzitsua bidezko merkataritzako baloiak erostea.

Gizarte Zientzietako EKIko 3.Unitateak ikasleei “Izan Zaitez Munduan Ikusi Nahi Duzun Aldaketa / Be The Change You Wish To See In The World” proposatzen die “Sentitu-Pentsatu-Ekin”metodologia jarraituta, hau da; nahiz eta gazte izan, arazo baten aurrean benetako hausnarketa egin ondoren, posible da irtenbideren bat aurkitzea. Bideoa ikusi ondoren, ikasleek berehala nahi izan zuten zerbait egin, ondorioz,  Gorputz Hezkuntzako irakasleari proposatu zioten Balasporteko baloiak erostea.

Bai Gorputz Hezkuntzako irakasleak, bai EKE arduradunak begi onez ikusi zuten ikasleen proposamena eta ondorioz 13 baloi erosi zituzten. Orain dela gutxi baloiak heldu dira eta ikasleek ikusi dute kalitatezko baloiak direla. Beraien ustez, aukera hau zabaldu egin behar da Ikastolen Elkartean, eta beraien asmoa da proposatzea Ikastolen Elkarteko Ikastolei bidezko merkataritzaren aldeko apustua egitea. Balasport-ez gain, Bretainiako Etikasportek ere baloiak saltzen ditu, eta hemen garai batean Eroskik ere Romester markako bidezko merkataritzako baloiak eskaintzen zituen.

Erosketa arduratsua interesatzen bazaigu eta interesatuta egon beharko ginateke, orduan,  bada kirol munduan aldaketak egiteko aukera. Gainera, EA21eko proiektuan aritzen diren ikastolei kontsumo gaia era praktikoan lantzeko aukera eskaintzen die. Eguzkibegiko ikasleek argi daukate Balasport-eko baloiak oso onak direla, eta baloi hauei esker mundu justuago baten alde gol asko sartuko dituztela, garbi jokatuz gainera. Dimako eskolak apustu bera egin du. Eta zuek…?

Iturria: Eguzkibegi Ikastola