Urtarrilaren 26a, Ingurumen Hezkuntzako Munduko Eguna

“Ingurumen hezkuntza prozesu iraunkorra da, zeinetan norbanakoek eta komunitateek ingurunearen kontzientzia hartzen duten eta gainera, ezaguerak, trebetasunak, esperientzia eta ekintzarako gaitasuna ere lortzen duten, etorkizuneko ingurumen arazoak erabaki ahal izateko”.

Zergatik ingurumen hezkuntzarako egun berezia

XX. mendeko azken hamarkadetan Konferentzi, Biltzar eta goi mailako jardunaldi ugari izan dira, non kontzeptu honen definizioa, jarduera eremua eta protagonistak orrazten joan diren.

1972an Estokolmoko (Suedia) Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Giza Ingurunearen inguruan, zein Nazio Batuen hainbat programen hazia izan zen. Era berean, gobernu, erakunde eta elkarte askorentzat pizgarria ere izan zen. Une horretatik aurrera, ingurumen hezkuntzari eskainiko diote beraien ahaleginen zati bat.

Geroago, 1975ean Ingurumen-Hezkuntzako Nazioarteko Mintegia ospatu zen Belgradon (Serbia) eta besteen artean, mundu mailan ezagutaraztea, hezkuntza mailan ingurumen perspektiba barneratzea eta eskoletako curriculumetan txertatzea izan zen helburua.

Ondorengo gailurrak, bilerak eta ingurumen-hezkuntzaren gaineko kongresuak ugari izan dira eta ondorioz gai honi buruzko Munduko Eguna ezartzeko beharra sortu zen, urtarrilaren 26a aukeratuz.

Zer egiten duzu zuk ingurumen hezkuntza gaietan?

Zuen heziketa zentroan ingurumen hezkuntzarekin erlazionatuta burutzen dituzuen jarduerak jaso nahi dira. Ahal den heinean, jarduera hauek islatzen dituzten ikastetxeko webgune edo blog-en estekak bidal ditzakezue: ingurunearekiko sentsibilizazio jarduerak, ingurumenaren aldeko kanpainak, planetaren jasangarritasuna hobetzeko proposamenak…

Sartu Ingurumen Hezkuntzari buruko Komunitatean eta partekatu zure esperientziak.

https://plus.google.com/communities/110717326170357197596#communities/110717326170357197596

 

ESPEZIE INBADITZAILEEN INGURUKO JARDUNALDI TEKNIKOAK MARTXAN!

Hizlaria:

Gorka Menendez Baceta Ingurumen Zientzietan Lizentziatua eta Biologia eta elikadura zientzietan Doktoretza.

Programa:

  1. Zer da espezie exotiko bat?
  2. Eta espezie inbaditzaile bat?
  3. Zer nolako kalteak eragin ditzakete ingurugiroan, ekonomian edota giza osasunean?
  4. Zure inguruan landare edo animali inbaditzaileak topa ditzakezu?
  5. Espezie inbaditzaileak pertsonok ekartzen ditugu gure jardueren ondorioz. Nahita eta nahi gabeko sarbideen adibide batzuk jarri.
  6. Zein da espezie inbaditzaile bat geldiarazteko momentu aproposena?
  7. Espezie inbaditzaileen kontra gure egunerokotasunean egin ditzakegun hainbat ekimen daude. Zein izan litezke?
  8. Jardunaldian ikasi eta ateratako ondorioak kontutan hartuta zer eskatu diezaiokegu Udalari espezie exotiko inbaditzaileen egoera ekidin eta edo murrizteko gure herrian?

MARTXOAN zehar egingo ditugun ibilbideak, gure inguruan aurkitzen diren espezie inbaditzaileak ezagutzeko balioko digute eta baita Udalari egin nahi dizkiogun proposamenak zehazteko ere

 

avispaJARDUNALDIETAKO EGUTEGIA:

 1. IES Arrigorriaga Urtarrilak 18
 2. CREIPS Eguzkibegi Ikastola Urtarrilak 19
 3. IES Bengoetxe, Urtarrilak 19
 4. IES Elexalde Urtarrilak 19
 5. CEIP Leitoki Ugao Otsailak 1
 6. CEIP Orduña Otsailak 2
 7. IES Etxebarri Otsailak 3
 8. Ostalaritza eskola eta EPA  Martxoan, data zehazteko

Arrigorriagako Institutoko ikasleek bideo hau egin dute  jardunaldiaren harira.

 

ESKERRIKASKO!

 

 

 

 

 

BENGOETXE IKASTETXEKO 3. MAILAKOAK ALTZARTE BASOAREN GARBIKETAN HARTU DUGU PARTE!

Bioaniztasuna babesteko, ingurunea garbi mantentzeko kanpainetan parte hartzeko kompromisua hartu genuen 15-16 urteko Udal foroan. Konpromiso hori betetzeko aukera izan dugu.  Ikastetxe ondoan dagoen Altzarte basora joan ginen zaborra kentzera.

Gustora egin genuen lana!

BENGOETXE 5 BENGOETXE 6
 BENGOETXE 7  BENGOETXE 8
Lanean… Lan egin ondoren, merezitako hamaiketakoa!

Ea 21eko Ekordezkariak

BENGOETXE IKASTETXEA: URRIAK 18 NATURA BABESTEKO MUNDUKO EGUNA OSPATU GENUEN

Eskola Agenda 21eko kanpainari hasiera eman genion   bideotxoak ikusten, 15-16 ikasturteko lana gogoratzen eta konpromisoak berridazten,  baita janari beganoa dastatzen ere.

Gainera, 2. mailakoek 15-16 ikasturtean Ekoguneko espazioan eta web orrian egindako lan bikaina dela eta aukeratuak izan ziren Garabide, Eibe eta Surfrider Foundation elkarte jasangarriei diru sariak entregatzeko.

 

 BENGOETXE 1  BENGOETXE 2
 Erakundeak egiten duten lana azalduz eta egindako lana eskertzen

Eibe erakundea diru-saria eskuratzen

BENGOETXE 3 BENGOETXE 4
Surfrider Foundation ….. Garabide erakundea …..

Ea21eko Ekordezkariak

 

 

 

BENGOETXEKO 1GO MAILAKO IKASLEAK ZUHAITZ EGUNERAKO HAZIAK LANDATZEKO TAILERREAN PARTE HARTU DUGU PARTE

16 espezie ezberdin ditugu zentroko berdegunetan: astigarra,sahatsa, lizarra, zumalakarra, altzifrea, gerizondoa, sagardondoa, izeia, urkia, urritza…

Aniztasun hori zaintzeko eta handitzeko gogoak ditugulako 1go mailako ikasleek zuhaitz eguneko haziak landatzeko tailerrean parte hartu genuen..

 

 Primeran pasatu genuen!

BENGOETXE 12   BENGOETXE 14 BENGOETXE 15 

Ea21eko Ekordezkariak