UGAOKO ESKOLAN ESPEZIE INBADITZAILEAK “CLICK-ATU”

Hainbeste hilabete espezie inbaditzaileei gauza batzuk entzunda… bazen ordua ikusteko ea egia den gure inguruan bizi direla. Horretarako, familiei argazki lehiaketa zabaldu genien.

Emailez…

ugao1Eskuz…

ugao2

Abenduan hasi ginen eta epea Otsailaren 13an amaituko zen, baina gure lehiaketak arrakasta handia ez zeukala ikusita, geletan bultzatzea erabaki genuen umeak animatzeko. Horretarako opari formadun txartelak geletan kokatu genituen gela guztietako arbeletan harridura sortzeko eta umeak motibatzeko. Txartelak hauek izan ziren:

Aurretik…                                                   Atzetik…

Ugao3 ugao4

Eguna heldu zen, Otsailaren 13a eta jaso genituen argazkiak bai politak izan zirela! Gure artista hauek Ugaoko umeak!!!

ugao5 ugao6

ugao7Batzordekoak elkartu ginen argazki kaptura hauek ikusteko eta erabaki genuen parte hartu zuten guztiei opariren bat ematea.

Bilboko ingurugelari esker (Eskerrak gure Miren beti laguntzeko prest dagoela!) bideojokoak eta liburu batzuk banandu genituen eta taldeko argazkia aurkeztu zuen gelari merendola osasuntsua edukiko dute sari bezala, hau bai dela zortea!

Irabazleak nortzuk diren jakin nahi baduzue… hemen bertan dituzue! Hori bai, merendola oraindik ez dugu egin, beraz…gehiago kuxkuxeatu nahi baduzue… Ugaoko 4. mailatik pasatu!

ZORIONAK!

 ugao9

Ugaoko Eskola