IES OSTALARITZA GALDAKAO BHIn BERRERABILI ETA SORTZEN DUGU

Iksturte honetan BERRERABILI ETA SORTU kontzeptuarekin ari gara lanean.

Horretarako, gure eguneroko clase praktikoen ondorioz sortzen ditugun kartoiak, brickak eta tapoiak bezalako hondakinetatik abiatuta jasangarriak izateaz gain kreatibitatea bultzatzen duten produktu berriak sortzen ditugu.

Adibide gisa billeterak, tabletentzako fundak, poltsak edota apunteak eramateko karpetak ditugu.

Gainera gure Bloga, gure plataforma informatiboa,  bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.

OSTALARITZA 1

OSTALARITZA 3

OSTALARITZA2

IES Ostalaritza Galdakao BHI-ko Eskolako Agenda 21

 

 

 

 

 

 

NERBIOI-IBAIZABLGO IKASTETXEETAKO 350 IKASLEK HARTU DUTE PARTE ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEEN INGURUAN ANTOLATUTAKO JARDUNALDI TEKNIKOETAN

Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan antolatu diren jardunaldi teknikoetan guztira 350 ikaslek hartu dute parte.

 Gorka Menendez Baceta hizlariak garatutako hitzaldietan Nerbioi-Ibaizabalgo ikastetxeek ondorengo galderei erantzun ahal izan diete:

  1. Zer da espezie exotiko bat?
  2. Eta espezie inbaditzaile bat?
  3. Zer nolako kalteak eragin ditzakete ingurugiroan, ekonomian edota giza osasunean?
  4. Zure inguruan landare edo animali inbaditzaileak topa ditzakezu?
  5. Espezie inbaditzaileak pertsonok ekartzen ditugu gure jardueren ondorioz. Nahita eta nahi gabeko sarbideen adibide batzuk jarri.
  6. Zein da espezie inbaditzaile bat geldiarazteko momentu aproposena?
  7. Espezie inbaditzaileen kontra gure egunerokotasunean egin ditzakegun hainbat ekimen daude. Zein izan litezke?
  8. Jardunaldian ikasi eta ateratako ondorioak kontutan hartuta zer eskatu diezaiokegu Udalari espezie exotiko inbaditzaileen egoera ekidin eta edo murrizteko gure herrian?

Ikastetxeek bide ezberdinak jorratuko dituzte Jardunaldi teknikoko emaitzak ikastetxean zabaltzeko (Txoko berdeak, web orriak, blogak, e.a.).

Hurrengo pausoa IBILBIDEAK izango dira, Jardunaldi teknikoetan jasotako prestakuntza balioan ipintzeko asmoz martxoan zehar irteerak antolatuko dira ikastetxeetan, inguruan dauden espezie exotiko inbaditzaileak identifikatu eta hauen ezaugarriak zeintzuk diren ikasteko.

 

IES ANDRA MARIKO IKASLEAK BIRZIKLATUTAKO LANPARAK EGIN DITUZTE

Administraritzako  2. mailako ikasleok  IKASENPRESA, proiektuaren bidez, enpresa bat sortu dugu, Ana Ruth Bausela irakasleak lagundu digu enpresa sortzen.

Proiektu hone bidez birziklatutako lanparak egin ditugu. Ondorengo bideoan ,  guk sortutako lanparak ikusiko dituzue.

 

Andra Mari ikastetxeko Eskolako Agenda 21eko Bloga bisitatzera gonbidatzen zaituztegu!