250 IKASLE INGURUK HARTU DU PARTE ESKOLAKO AGENDA 21EKO IBILBIDEETAN

Martxoan zehar eskualdeko hamar ikastetxetako 250 ikaslek ibilbideak egin dituzte Eskolako Agenda 21 proiektuaren ekimenen barruan.

Bi orduko ibilbide hauen bitartez ikastetxe inguruan dauden espezie inbaditzaileak ezagutzeko aukera izan dute. Aztertutako espezieak ondorengoak izan dira: Sasi akazia, Tximeleten lorea, Panpa lezka, Fallopia Japonikoa, Mimosa, Bidens Aurea,  Kañabera eta Banbua.

Ondoren, espezie inbaditzaile konkretu batekin zentratuz, espezie honen inguruan ikerketa lan berezia egin dute ikasleek. Eta espezie hauen presentzia murriztu edo  kentzeko zerbait egin daitekeenaren hausnarketa ere gin dute.

Hurrengo ikastetxeek hartu dute parte: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritzako Goi Mailako Eskola, Urduña HLHI eta Ugaoko Leitoki HLHI.

tximeleten lorea

epa4 inbadi

fallopia