EGUZKIBEGIN URTERO 1.500 KILO JANARI HONDAKIN KONPOSTATZEN DITUGU

5 urte daramagu konposta  egiten.  Bai bost!! Eta zuei guztiei esker urtero 1500 kilo egosita ez den janari hondakinak konpostatzen ditugu.

Sortzen dugun konposta gure ortutarako erabiltzen dugu lurra bezala.

Baina, kontuz!  Konpostarako janarien hondakinak soilik erabili ditzakegu, beraz, botatzerakoan ondo behatu zer botatzen duzuen!

Konpost ona egiteko janari hondakinak, (hondakin berdea), nahastu egin behar da zerbait marroiarekin, eta horretarako udazkenean denon artean ahalik eta hosto gehien batzen ditugu. Astean pare bat aldiz dena nahasten dugu , eta gero konpostan barruan sortzen den berotasunak eta bakteriek laguntzen dute dena desegiten. Azken fasean zizareek dena iraultzen dute lur bihurtzeko.

Beno, bost urte daramagunez konposta egiten, ospakizun bat egin dugu, zizareez beteriko tarta batekin, eta lh2.mailakoek zorionak kantatu dute!

Eta  duela bi aste hasi gara martxan ipintzen udalaren zerbitzua egositako barazkiak konpostatzeko. Ez da erraza izan eta oraindik arazoak sortzen dira baina ziurrenik arazo guztiak gaindituko ditugula. Oro har, ikasleek ondo ikusten dute ekimen berri hau, eta denok ahalegintzen gara behar den bezala egiten. Egia da sistema hau erabiliz egunero beste 100 kilo hondakin ez doala zabortegira! Ez da gauza makala!

autoobusa eguzki g_eguzki
 b  tarta eguz
eguzkibegi konpos e_eguzki

 Iturria: Eguzkibegi ikastola

HAUSNARKETAK GELAN: Zer eragin daukate gure energia kontsumo ohiturek klima aldaketarengan?

Hurrengo hilabeteetan hausnarketa hauek egiteko Ingurumen udal baliabide gida 2017-2018 EUS/ERD eta Hausnarketa gelan egiteko materiala EUS/ERD kontuan hartuko dituzte ikastetxeek, konkretuki gidako ondorengo puntuak:

  • Klima aldaketa.Gakoak
  • Inpaktuak sektore eta sistemen arabera.
  • Berotegi efektuko gas gutxiago isurtzeko aholkuak, bereziki energiarekin erlazioa dutenak.
  • Klima aldaketa eta energiarekin erlazioa duten Mundu mailako egunak azpimarratuko dira, konkretuki:
  • Urtarrilak 28: CO2 isurketen murrizketaren aldeko Mundu mailako eguna
  • Martxoak 5: Efizientzia energetikoaren Mundu mailako eguna.

Eskolako Agenda 21 Nerbioi Ibaizabal

 

 

REFLEXIONES EN CLASE: ¿Cómo inciden nuestros hábitos de consumo energético en el cambio climático?

Durante los próximo meses, para poder realizar estas reflexiones, los centros contarán con la Guía de Recursos municipales ambientales 2017-2018 EUS/ERD y el material para la reflexión en clase EUS/ERD, concretamente los siguientes puntos:

  • Cambio climático. Elementos clave.
  • Impactos según sectores y sistemas.
  • Consejos para reducir las emisiones de gases de efecto invernadero, principalmente los relacionados con energía.
  • Días internacionales que tienen relación con el cambio climático y la energía, en concreto:
  • 28 de enero: Día Mundial para la reducción de emisiones de CO2
  • 5 de marzo: Día Mundial de la Eficiencia energética.

Eskolako Agenda 21 Nerbioi Ibaizabal