Etxebarriko institutuko ikasleen ordezkaritza batek Udaletxea eta kiroldegia bisitatu ditu, eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten diren jarduketak ezagutzeko

 

etxebarri visita

Etxebarriko institutuko 14 ikaslek udaletxea eta kiroldegia bisitatu dute, urtarrilaren 17an, asteazkena. Topaketa honen helburua honako hau izan da: eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren inguruan udalerrian egiten ari diren jarduketak ezagutzea; izan ere, hori da ikasturte honetako Eskola Agenda 21eko gai nagusia.

Etxebarriko Alkateordeak, Miguel Ángel Herrerok, egin die harrera Udaletxean. Hark zehatz-mehatz azaldu du Udala zer jarduketa gauzatzen ari den eta bisitariek egindako galderei erantzun die. Besteak beste, honako hauek nabarmendu behar dira: luminariak LED teknologiadun modeloekin ordezkatzea, edo garraio eta mugikortasun jasangarriaren alorrean hartutako neurriak.

Bisitaren bigarren zatian, bisitariak kiroldegira joan dira EtxebarriBusa erabiliz. Bertan eraginkortasun energetikoaren inguruan hartutako neurri berritzaileak eta emaitza positiboak izan dituztenak azaldu dizkiete: presentzia-detektagailuak, argiaren intentsitatea erregulatzeko gailuak, luminariak LED teknologiadun argiekin aldatzea, plaka termikoak eta fotovoltaikoak eta igerilekurako berriki eskuratu diren manta termikoak, igerilekua erabiltzen ez den orduetan uraren tenperatura mantentzeko balio dutenak.

Topaketa honen bitartez, hezkuntza komunitatearen Eskolako Agenda 21en eta Udalaren Tokiko Agenda 21en prozesuen arteko hurbiltasuna, koordinazioa eta parte-hartzea indartu nahi izan dira.

Los alumnos y alumnas del IES Arrigorriaga visitan el Ayuntamiento para conocer las actuaciones en eficiencia energética y cambio climático

Arrigorriaga

Un grupo de 14 alumnas y alumnos del IES Arrigorriaga al Ayuntamiento, visitaron el Ayuntamiento, el lunes 15 de enero.

La visita duró aproximadamente una hora y en ella participaron Asier Albizua, Alcalde de Arrigorriaga, Karlos Atutxa, Concejal de Desarrollo Sostenible y Agenda Local 21, y la representación de alumnos y alumnas del Instituto de Arrigorriaga acompañados por su coordinador de Agenda 21 Escolar.

En la primera parte, los y las participantes trasladaron las cuestiones que querrían conocer para cumplimentar el diagnóstico municipal que están elaborando sobre eficiencia energética y Cambio Climático, tema central de la Agenda 21 Escolar durante este curso escolar. Los representantes municipales, respondieron a las preguntas planteadas a través de una presentación que mostraba en detalle las actuaciones que el Ayuntamiento está realizando. Entre las acciones descritas destacan: la próxima renovación de las luminarias de alumbrado público del municipio para sustituirlas por modelos de tecnología LED o las medidas puestas en marcha para promover una movilidad sostenible y fomentar la eficiencia energética en el transporte: compra de vehículos eficientes por parte del Ayuntamiento o incentivos fiscales en el Impuesto de Circulación, entre otras.

Tras las explicaciones, Asier Albizua y Karlos Atutxa acompañaron al grupo de visitantes a conocer los paneles de energía solar fotovoltaica  instalados en la azotea de la casa consistorial.

Arrigorriagako institutuko ikasleek Udaletxea bisitatu zuten, eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten diren jarduketak ezagutzeko

 

Arrigorriaga

Arrigorriagako institutuko 14 ikaslek udaletxea bisitatu zuten urtarrilaren 15ean.

Bisitak ordubete inguru iraun zuen, eta bertan: Asier Albizua, Arrigorriagako alkatea, Karlos Atutxa, Tokiko Agenda 21eko eta garapen jasangarriko zinegotzia, eta Eskolako Agenda 21eko koordinatzailearekin batera etorri diren Arrigorriagako institutuko ikasleen ordezkaritza.

Lehenengo zatian, parte hartzaileek galdera batzuk egin zituzten, eraginkortasun energetikoari eta aldaketa klimatikoari buruz egiten ari diren udal-diagnostikoa betetzeko; izan ere, hori da ikasturte honetako eskola agenda 21eko gai nagusia. Udal-ordezkariek udala gauzatzen ari den jarduketak zehatz-mehatz azaltzen zituen aurkezpen baten bidez erantzun zien egindako galderei. Deskribatutako jardueren artean honako hauek nabarmendu behar dira: argiteria publikoko luminarien berriztapena (horiek led teknologiadun modeloekin ordezkatzeko) eta garraioaren eremuan eraginkortasun energetikoa sustatzeko eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko martxan jarritako neurriak: udalak ibilgailu efizienteak erostea edo zirkulazioaren gaineko zergan zerga-hobariak barne hartzea, besteak beste.

Azalpenak eman ostean, Asier Albizuak eta Karlos Atutxak udaletxeko teilatuan instalatutako eguzki-energia panel fotovoltaikoak ezagutzera eraman zituzten bisitariak.

Ugao-Miraballesko Udalak harrera egin dio ikastetxeari eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten diren jarduketak azaltzeko

Urtarrilaren 16an (asteartea), Ugao-Miraballeseko ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 12 ikaslek Udala bisitatu zuten energia eta klima aldaketari buruzko Udal diagnostikoa osatzeko asmoz.

Udaletxeko batzar-aretoan egin zien harrera Ugao-Miraballesko Alkatea den Ekaitz Mentxakak. Jarraian, eraginkortasun energetikoaren alorrean Udala gauzatzen ari den ekintza nagusien berri eman zien. Ekintza horien bitartez, Negutegi Efektuko Gasen isurpena murriztea da xedea; Eskolako Agenda 21, hain zuzen, gai hori jorratzen ari da ikasturte honetan Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ikastetxeetan. Aurkeztutako jarduera batzuk hauek dira: energia-ikuskapenak udal eraikinetan, monitore edo softwareak instalatzea eta argiztapen publikoa ordeztea, LED teknologiako argiekin. Azkenik, ikasle-taldeak galderak egin zizkion Alkateari, Eskolako Agenda 21 ekimenaren esparruan gauzatzen ari diren udal diagnostikoa osatzeko.

Aurkezpena amaitu ondoren, udaletxearen kanpoaldera atera ziren, udalerrian jarri diren kale-argietan instalatu diren LED argiak ikusteko.

Topaketa honen bitartez, hezkuntza komunitatearen Eskolako Agenda 21en eta udalaren Tokiko Agenda 21en prozesuen arteko hurbiltasuna, koordinazioa eta parte-hartzea indartu nahi izan dira.

ugao

Argazkia: Ugao-Miraballeseko Alkatea  kale-argietan instalatu diren LED argiak ikasleei erakusten.