Eguzkibegi Ikastolak “Bidezko merkataritzaren aldeko Ikastetxea”ren aitorpena jaso du

Joan dan ekainaren 8an, barikua, Eguzkibegi Ikastolak “Bidezko merkataritzaren aldeko Ikastetxea” diploma jaso zuen, ikasleak protagonista izan ziren ekitaldian. Bertan Proyde-Prodegako ordezkaritza, aitorpen hori kudeatzen duen erakundea, Ingurugela eta Galdakaoko Udala egon ziren.

“Bidezko Merkataritza nazioarteko merkataritzaren alternatiba bat da, alkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako eredua proposatzen duena, Hegoaldeko komunidade ahulagoen berdintasuna handiagoa eta ahalduntzea bilatuz. Beraz, aldaketarako potentzial handiko tresna da”, deklaratzen zuen Proyde-Proega Fundazioko Idoia Azpilicueta andreak.

“Harro gaude, Eguzkibegik, udalerriko ikastexea den aldetik, aitorpen hori lortzea, norabide onean lan egiten duela  eta era sistematizatuan egin duela berretsiz. Horregaitik, beste ikastetxeak ere animatzen ditugu Eguzkibegik hartutako bideari ekin diezaioten, guztion artean, Galdakao hobea lortu dezagun” baieztatu du Ibon Uribe Alkateak, ekitaldian bertan egon zena, Ruben Seoane, Jasangarritasun eta Parte-hartze Arloko zinegotziagaz batera.

Proyde-Proegak, titulua ematen duen erakundea,  hurrengo lau irizpide betetzea eskatzen du:

  1. Eskolan Bidezko Merkataritza lan talde bat osatzea
  2. Bidezko Merkataritzaren aldeko politika idatzirik izatea eta erabiltzea
  3. Ikastetxean Bidezko Merkataritzako produktuak edukitzea
  4. Bidezko Merkataritzako sentsibilizazio lan bat egitea

Ez da hain zaila egitea. Beraz, EA21eko eskola guztiak Bidezko Merkataritzaren Aldeko Ikastetxe bihurtzera animatzen zaituztegu.  Animo, merezi du eta!

 eguzkibegi 1 Eguzkibegi 2

Eguzkibegi 5