IES ANDRA MARI BHI: KOTXE ELEKTRIKO BAT GURE IKASTETXEAN!

Urtarrilaren 16an, EVEkoak (Entidad Vasca de la Energia), kotxe elektrikoa erakustera etorri ziren.

Kotxe elektrikoa hirietan kutsadura ekiditeko irtenbide bat da. Kotxea nola dabilen ezagutzeko aukera izan genuen, bere abantaila eta desabantailekin eta gero frogatuzeko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen, beraz datorren urtean esperientzia errepikatuko dugu!

eve1 EVE2 EVE3IES Andra Mari BHI

 

IES ELEXALDE BHI: BIDEOTUTORIALAK PLASTIKOAK APROBETXATZEKO

Guztiok gure etxeetan plastikozko botilak edo beste eratako plastikoak ditugu eta ez ditugu bota nahi, ingurumena gehiago ez zikintzeko.

Gure uretan plastikorik ez egoteko bigarren bizitza eman diezaiokegu plastikoari!!

Bideotutoriala oso mekanismo sinple, merke eta erabilgarria izaten da egiten ditugun gauzak munduari erakusteko.

Lan hau proposatzen denean, helburua bikoitza da. Alde batetik ikasleek atzeman dezaten plastikoaren arazoaz eta bestetik zerbait praktikoa egitea arazo horri irtenbidea emateko.

Gure Agenda 21-eko aurtengo gaia hain zuzen ildo horretatik doalako eta  gure institutuko euskera mintegitik bultzatuta DBH-ko 2. mailako ikasle batzuk  bideotutorialak prestatu dituzte, hain zuzen soberan dugun plastikoarekin hainbat objektu berriak egiteko.

Hona hemen prestatutako bideo horien argazki batzuk:

Bideo1 Bideo2 Bideo3 Bideo4

Eta klikatu hemen (LINKA) bideoak ikusi ahal izateko.

 

Ea zuen gustukoak diren!!!