EGUZKIBEGI IKASTOLAK HOZKAILU SOLIDARIOA BISITATU DU

EGUZKIBEGI IKASTOLAK GALDAKAOKO HOZKAILU SOLIDARIOA ETA REXCATERING BISITATU DU

Nerbioi Ibaizabalgo ikastetxeetan Eskolako Agenda 21eko aurtengo gaia Ekonomia zirkularra da.

Gaiarekin erlazionatuta udal diagnostikoa osatzeko Eguzkibegiko DBH 1 eta 2ko 16 ikasle eta irakasleak, Galdakaon dagoen Hozkailu solidarioa eta Rexcatering (Recuperacion De Excedentes Alimentarios Sociedad Limitada) bisitatu dituzte. Bertan, Alvaro Saizek hauen funtzionamendua azaldu die.

Hozkailu Solidarioa elikagaien xahuketaren kontra egiteko proiektua da. Mundu mailan ekoizten diren elikagaien %40a inguru ez dela ezta komertzializatzeko ere erabiltzen onartezina da. Elikagai horien bazterketaren arrazoia, batetik, kontsumitzaileok eskatzen dugun itxura ez izateagatik da eta bestetik, jakien lehentasunezko data hurbil izateagatik. Elikagai guzti horiek gure auzoetako zabor-edukiontzietara botatzen dira.

Baztertutako elikagai horietako asko guztiz erabilgarriak dira. Produktu baten jateko lehentasunezko data hurbilekoa edo gaindituta izateak, ez du elikagaia egoera txarrean dagoenik esanahi. Kontsumitzeko egokia izan daiteke eta beraz, behar duenak aprobetxatu dezake.

Hozkailu Solidarioa proiektua Galdakaon (Bizkaia) sortu zen. Asociación Humanitaria de Voluntarios de Galdakao GBGE Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea, bere presidente eta sortzailea den Alvaro Saizen eskutik, hilabete askotan lan egin ondoren.

Lehenengoko Hozkailu Solidarioa Galdakaon 2015eko apirilaren 29an martxan jarri zen, GBGE eta herriko Udalaren arteko koordinazioaren ondorioz. Hilabete bateko froga epealdia igarota, hasieran Hozkailu Solidarioan planteatutako helburuak bete zirela baloratu zen. Zehazki, 200 kg elikagai zabor-edukiontzian amaitzea ekiditu zen. Beraz, hasierako balorazio eginda eta emaitza hori ikusita, honelako proiektua auzo, herri edo hiriren batean aurrera eramatea nahi zuen edozein pertsona, elkarte edo dendarekin elkarbanatzea erabaki zen.

 

Eguzkibegi_Hozkailu 4 Eguzkibegi_Hozkailu 3 Eguzkibegi_Hozkailu 1

Hozkailuak sarean kudeatzen dira

Hozkailu solidarioaren helbidea: Zabalea Auzoa 24, Galdakao

Informazio orokorra:

Alvaro Saiz 635 75 05 81