NERBIOI-IBAIZABLGO IKASTETXEETAKO 350 IKASLEK HARTU DUTE PARTE ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEEN INGURUAN ANTOLATUTAKO JARDUNALDI TEKNIKOETAN

Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan antolatu diren jardunaldi teknikoetan guztira 350 ikaslek hartu dute parte.

 Gorka Menendez Baceta hizlariak garatutako hitzaldietan Nerbioi-Ibaizabalgo ikastetxeek ondorengo galderei erantzun ahal izan diete:

  1. Zer da espezie exotiko bat?
  2. Eta espezie inbaditzaile bat?
  3. Zer nolako kalteak eragin ditzakete ingurugiroan, ekonomian edota giza osasunean?
  4. Zure inguruan landare edo animali inbaditzaileak topa ditzakezu?
  5. Espezie inbaditzaileak pertsonok ekartzen ditugu gure jardueren ondorioz. Nahita eta nahi gabeko sarbideen adibide batzuk jarri.
  6. Zein da espezie inbaditzaile bat geldiarazteko momentu aproposena?
  7. Espezie inbaditzaileen kontra gure egunerokotasunean egin ditzakegun hainbat ekimen daude. Zein izan litezke?
  8. Jardunaldian ikasi eta ateratako ondorioak kontutan hartuta zer eskatu diezaiokegu Udalari espezie exotiko inbaditzaileen egoera ekidin eta edo murrizteko gure herrian?

Ikastetxeek bide ezberdinak jorratuko dituzte Jardunaldi teknikoko emaitzak ikastetxean zabaltzeko (Txoko berdeak, web orriak, blogak, e.a.).

Hurrengo pausoa IBILBIDEAK izango dira, Jardunaldi teknikoetan jasotako prestakuntza balioan ipintzeko asmoz martxoan zehar irteerak antolatuko dira ikastetxeetan, inguruan dauden espezie exotiko inbaditzaileak identifikatu eta hauen ezaugarriak zeintzuk diren ikasteko.

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>