UDAL FOROEKIN IKASTURTEARI ITXIERA EMAN DIOGU!

Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta  Urduñako ikasleak Udal foroetan ikasturtean zehar eginiko lana aurkeztu diote udalari eta horrekin batera baita hartu dituzten konpromisoak eta Udalari luzatzen dizkioten proposamenak ere, denak herrian Espezie exotiko inbaditzaileen presentzia ekidin eta murriztera bideratuak daudelarik.

Galdakaon  Udal Foroa aurretik Bengoetxe, Elexalde, Andra Mari, Ostalaritza Eskola , EPA eta Eguzkibegi ikastolako ikasleak Eskolarteko Foroan elkartu dira, bertan,  ikasleen artean  Udalari lehenetsitako proposamenak eta konpromisoak adostu dituzte.

Hauek dira 2016-2017 IKASTURTEKO PROPOSAMENAK ETA KONPROMISOAK

ARRIGORRIAGA 17-06-08

GURE PARTETIK ZER?: (Gure konpromisoak):

  • Ez erosi edo adoptatu hemengoak ez diren animaliak.
  • Ez landatu landare inbaditzaileak.
  • Ez abandonatu etxeko animaliak eta ez askatu edozein lekutan.
  • Lorategi bat landatzerakoan zer landare jartzen ditugun kontrolatzea.
  • Herrian horrelako espezieak ikusten baditugu udaletxera deitu.

UDALAREN PARTETIK ZER? (Gure proposamenak Udalari):

  • Landare inbaditzaileak erre, moztu edo pozoia bota landare inbaditzaileekin amaitzeko. Bakteria batzuk sortu pozoi moduan, espezie horiekin amaitzeko.
  • Espezie exotikoak jaten dituzten animaliak ekarri.
  • Animalia exotikoak gure ingurunean askatzea debekatu kartelen bitartez.
  • Espezie inbaditzaileak dauden eremuak mugatu eta ahal den neurrian hauek desagerrarazi.
  • Ingurunea birsortu bertako espeziekin.
  • Tailerrak egin kontzientziatzeko.

arrigoforo

                                                                                        Arrigorriagako Udal foroko partaideak

 GALDAKAO 17-05-26

GURE PARTETIK ZER?: (Gure konpromisoak):

  • Inbaditzaileak dauden lekuetan hauek moztu eta garbiketa egin.
  • Liztor tranpak ipini.
  • Belar gune batzuk ez moztu eta nektar duten loreak urtero landatu.
  • Landare edo animalia exotiko bat ikusten dugunean Udalari abisatuko diogu.
  • Gure inguruan eta etxeetan informazioa zabaltzea.
  • Animaliak eta landareak erosterakoan espezie inbaditzaileak ez direla kontuan hartu.
  • Baldin eta etxeetan animalia edo landare inbaditzaile bat badugu kontrolatu.
  • Informazio kanpainak abiarazi.

UDALAREN PARTETIK ZER? (Gure proposamenak Udalari):

Sarbideak moztu:

  • Herriko lorategietan bertakoak diren landareak       ipini eta inbaditzailea izan daiteken landaredia ekidin. Nahiz eta landarea polita izan inbaditzailea bada kaleetan ez jarri.

Behin sartuta dagoenean, espezie inbaditzailea kontrolatu eta/edo desagerrarazi eta ingurunea birsortzeko

  • Landare exotiko berri bat ateratzen den bakoitzean Udalak kontrolatzea.
  • Landare exotikoak kentzeko talde bat sortu. Taldea sortzeko bi aukera daude: boluntarioez sortutako taldea eta/edo Udal aurrekontuko diru partida bat bideratu herrian langabezian daudenak kontratatzeko eta espezie inbaditzaileak kentzeko lanetan ibili daitezen.
  • Kontrol biologiko eta kimikoak egin espezie exotiko inbaditzaileen aurrean: landareen kasuan sustraietarik ateratzea lehenetsi eta animalien kasuan harrapatu eta gune kontrolatuetara eraman (egokitze momentuan desagerraraztea)

galdakaoforo

                                                                                               Galdakaoko Udal foroko partaideak

UGAO-MIRABALLES 17-06-05

GURE PARTETIK ZER?: (Gure konpromisoak):

  • Ez jolastu espezie inbaditzaileekin, ADIBIDEZ, panpa-belarraren plumeroekin ez jolastu haziak sakabanatzen ditugulako
  • Ez askatu espezie exotikorik gure inguruan, ezta landatu ere.
  • Udaletxeak antolatutako ekimenetan parte hartu.
  • Espezie inbaditzaileei buruzko informazioa ikasi, ondo identifikatzeko
  • Udaletxera deitu espezie inbaditzaileren bat ikusten dugunean.
  • Erreketan ur jarduerak egiten ditugunean kontuz ibili eta materiala ondo garbitu, zebra mejiloia ez zabaltzeko, besteak beste.

UDALAREN PARTETIK ZER? (Gure proposamenak Udalari):

  • Informazio kanpainak abiarazi herritarrak kontzientziatzeko eta espezie inbaditzaileak zeintzuk diren erakusteko.
  • Baso eta errekak garbitzeko ekimenak antolatzen jarraitu. Inbaditzaileak kendu (Tximeleten lorea, Panpako lezka, Sasiakazia, Fallopia japonica) eta bertako ekosistemak birsortu bertako zuhaitzak landatuz.
  • Informazio telefono bat jarri.

ugaoforo                                                                                                   Ugaoko Udal Foroko partaideak

 ORDUÑA 17-06-05

GURE PARTETIK ZER?: (Gure konpromisoak):

  • Espezierik ez askatzea.
  • Oporretan goazenean kanpoko espezierik ez ekartzea.
  • Gure artean taldeak antolatu herriko basoetan espezie exotiko inbaditzaileak kentzeko eta bertakoak sartzeko.

UDALAREN PARTETIK ZER? (Gure proposamenak Udalari):

  • Erreka eta baso inguruak garbitu, espezie inbaditzaileak kendu eta bertakoak landatu.
  • Kanpaina informatiboak martxan jarri herritarrak kontzientziatzeko.
  • Isunak jarri espezie inbaditzaileak askatzen dituztenentzat edo ,kontrolik gabe, euren etxe inguruetan landatuta dituztenentzat.

orduñaforo                                                                                                   Orduñako Udal Foroko partaideak

ETXEBARRI 17-05-17

GURE PARTETIK ZER?: (Gure konpromisoak):

Sarbideak moztu:

  • Bidaian goazenean atzerrira ez ekarri bertan hartu edo erositako animali edo landarerik

Kontrolatu:

  • Ez askatu animaliarik; are gutxiago exotikoak badira

Desagerrarazi/Birsortu:

  • Gure artean taldeka antolatu eta mendira joan espezie inbaditzaileak kentzera
  • Erakundeek antolatzen dituzten jardunaldi eta ekimenetan parte hartu

Sentsibilizazioa:

  • Bertako espezieak eta ekosistemak zaindu

UDALAREN PARTETIK ZER? (Gure proposamenak Udalari):

Sentsibilizazioa, Informazioa, Kontrola:

  • Kanpaina informatiboak martxan jarri herritarrak kontzientziatzeko eta espezie inbaditzaileak ezagutu ditzaten.
  • Telefono informatibo bat jarri herritarren galderak erantzuteko eta baita espezie inbaditzaileak ikustean abisua eman ahal izateko.
  • Herritik zehar, eta batez ere, espezie inbaditzaileak dauden lekuetan panel informatiboak instalatu.
  • Inguruko herrien artean antolatu ekimen bateratuak martxan jartzeko.

Desagerrarazi/Birsortu:

  • Espezie inbaditzaileak kentzeko jardunaldiak antolatu. Era berean, bertako landare eta zuhaitzak landatu ingurunea birsortzeko.

etxebarriforo

                                                                                         Etxebarriko Udal Foroko partaideak

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>