Etxebarriko institutuko ikasleen ordezkaritza batek Udaletxea eta kiroldegia bisitatu ditu, eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten diren jarduketak ezagutzeko

 

etxebarri visita

Etxebarriko institutuko 14 ikaslek udaletxea eta kiroldegia bisitatu dute, urtarrilaren 17an, asteazkena. Topaketa honen helburua honako hau izan da: eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren inguruan udalerrian egiten ari diren jarduketak ezagutzea; izan ere, hori da ikasturte honetako Eskola Agenda 21eko gai nagusia.

Etxebarriko Alkateordeak, Miguel Ángel Herrerok, egin die harrera Udaletxean. Hark zehatz-mehatz azaldu du Udala zer jarduketa gauzatzen ari den eta bisitariek egindako galderei erantzun die. Besteak beste, honako hauek nabarmendu behar dira: luminariak LED teknologiadun modeloekin ordezkatzea, edo garraio eta mugikortasun jasangarriaren alorrean hartutako neurriak.

Bisitaren bigarren zatian, bisitariak kiroldegira joan dira EtxebarriBusa erabiliz. Bertan eraginkortasun energetikoaren inguruan hartutako neurri berritzaileak eta emaitza positiboak izan dituztenak azaldu dizkiete: presentzia-detektagailuak, argiaren intentsitatea erregulatzeko gailuak, luminariak LED teknologiadun argiekin aldatzea, plaka termikoak eta fotovoltaikoak eta igerilekurako berriki eskuratu diren manta termikoak, igerilekua erabiltzen ez den orduetan uraren tenperatura mantentzeko balio dutenak.

Topaketa honen bitartez, hezkuntza komunitatearen Eskolako Agenda 21en eta Udalaren Tokiko Agenda 21en prozesuen arteko hurbiltasuna, koordinazioa eta parte-hartzea indartu nahi izan dira.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>