Ugao-Miraballesek 2017-2018 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa egin du Udaletxean

Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21 Foroa maiatzaren 26an (osteguna) ospatu zen, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekitaldiak eman zion amaiera 2017-2018 ikasturteko programari. Programa horrek zer egin aldaketa klimatikoaren aurrean gaia hau landu du. Foroan parte hartu zuten Ekaitz Mentxaka Alkateak, Ugao IPIko 39 ikaslek eta irakasle arduradun batzuek, zein Eusko Jaurlaritzaren Ingurugela-CEIDAko Miren Aguirreazkuenagak.

Alkateak ongietorria eman ondoren, eko-ordezkariek pasadan ikasturtean hartutako konpromisoen betetze maila ebaluatu dute. Gero, Ekaitz Mentxakak 2017ko Foroan espezie exotiko inbaditzaileen inguruan egindako eskaeren betetze mailaren jarraipena egin du. Bi kasuetan, betetze maila altua izan da.

Horren ondoren, ikasleek ikasturte honetan zehar egindako jardueren laburpen bat aurkeztu dute. Ikastetxea parte hartzen ari den Euronet 50/50 Max proiektuaren baitan daude kokatuta jarduera horiek.

Azkenik, Udalari beraien eskariak aurkeztu dizkiete ikasleek. Hauek dira: 1) Udaleko bisitan aurkeztutako proiektuekin jarrai dezatela; 2) ikastetxea parte hartzen ari den Euronet 50/50 Max proiektuarekin jarrai dezatela, eta 3) bizikletaren erabilera susta dezatela herrian. Era berean, hartzen dituzten konpromisoen berri eman dute: 1) argi gutxiago piztea; 2) erabiltzen ari ez diren ordenagailuak itzaltzea, stand-by-n egon ordez; 3) berogailua piztuta badago, leihoak itxita edukitzea, eta hura itzaltzea, ikasgelako tenperatura aholkatutakoa baino altuagoa izanez gero, eta 4) eskolara oinez joatea.

Ikasleen hitzen ondoren, Ekaitz Mentxaka Alkateak ikastetxekoak zoriondu ditu, eta egindako lanagatik eskerrak eman dizkie. Horrez gain, ikasleei hamaiketakoa eman die opari.

Ugao_foro

Aurkezpena osorik

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>