ELEXALDEKO IBILBIDEA: STOP PLASTIKOAK!

Otsailaren 4ean Elexalde Institutoko ikasleak herri diagnostikoa egiteko kalera atera gara,

Elexalde auzoan zehar plastiko bilketa egin dugu eta herritarrei galdeketa egiteko herrirantz  ere abiatu gara.

Elexalde 040119_1 Elexalde 040219_3 Elexalde 040219_6  Elexalde DSC_0823 Elexalde DSC_0841 Elexalde DSC_0847

Elexalde 040219_12

30 minutu inguruan honako hondakinak bildu ditugu: Latak, donuts ontziak, tapoiak, botilak, aluminiozko papera, txikle bilgarriak, tabako bilgarriak, oilasko bandeja (polispanekoa).

Herritarrei ere zenbait galdera egin dizkiegu, eta gehien harritu zaien informazioa da 2050 urterako ez badugu plastikoaren ekoizpenean eta birziklapenean ezer egiten itsasoetan aurkituko den plastikoaren pisua arraien pisua baino handiago izango dela estimatzen dela esan diegunean.

Orokorrean plastikoa ongi bereizten dute herritarrek eta edukiontzi horira botatzen dute.

Hala ere, jostailu hautsiak, pertxak, boligrafoak eta biberoiak horira botatzen dituzte eta hori ez da dagokion edukiontzia, errefusa baizik.

Ikastetxetik herrira bidean beherantz dagoen aldapa erdian edukiontzi horia falta da eta herritarrek honen beharra dagoela komentatu dute.

Elexaldeko ikasle eta irakasleak saiatuko gara ahal dugun guztietan plastikoaren erabilera ekiditen eta sortzen dugun hondakin plastikoa edukiontzi horira botatzen.

Ibilbideko emaitzak ikastetxean zabalduko ditugu Tutoretzan orduetan, Txoko berdean, Blogean,e.a.

GAURKO EKINTZAREKIN BILDUTAKO PLASTIKOA GUTXIENEZ GURE ERREKA ETA IBAIETAN BUKATZEA EKIDIN DUGU.

IES ELEXALDE

 

 

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>