2019-2020 IKASTURTEAN EKONOMIA ZIRKULARRA GAIA LANDUKO DUGU!

2019-2020 Ikasturte honetan Eskolako Agenda 21 aren baitan EKONOMIA ZIRKULARRA gaia landuko dugu.

Bizi garen gizarte honetan ekonomia linealaren sisteman aritu izan gara: gauzak ekoiztu, erabili eta azkenean bota, hondakin bilakatuz.

Ekonomia zirkularrean aldiz baliabideei garrantzi berezia ematen zaie, murriztu, berrerabili, birziklatu eredua jarraituz. Produktuei bizi berri bat eman nahi zaie behin eta berriz, balioa duen ezer ezin baita bota, erabilitako produktua berriz ere lehengaia bilakatzen delako.

Ahaztu gaitezen zaborra bezalako kontzeptuekin, kontzeptu hori desagertu egiten da ekonomia eredu honetan, hondakin bakoitza beste sistema batentzako “janaria” bihurtzen delako, bai sistema batural batentzako (ziklo biologikoan daiden nutrienteak), bai sistema industrial batentzako (ziklo teknikoan dauden materialak) ere.

imagen.png economia circular

Sarrera xume honekin hasi gaitezen ikasturteko gaia pixkanaka astintzen, asko dugu ikasi eta egiteko eta!

 

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>