fondo

ARRIGORRIAGAKO INSTITUTOAK PEÑAS NEGRAS BISITATZEN DU

Azaroaren 9an 3.DBHko ikasle batzuk Gizarteko irakasleekin Peñas Negrasera joan ginen txango bat egitera.

Han , gizakiok utzitako arrastoaz, paisaiaren balorazioaz, meategietako langileEK atera zituzten mineralaz, garraiobideaz eta meatzal-aztarnaz hitz egin genuen.  Gainera, hainbat gauza ikusi ez ezik ikasi ere egin genituen: limona, siderita hematita eta gohetita izeneko mineralak ateratzen ziren garai batetan; horretaz aarte, meategiak kalte handia egin zion inguruneari, bai barrutik, bai kanpotik ere; azkenik, jakin genuen langileak ordu asko ematen zutela lanean, batez ere udan, emakumeak gutXien kobratzen zutenak zirela umeak baino gutxiago hain zuzen ere (azken adibide horren bidez ikus dezakezue denbora horretako matxiskoa handia zela leku guztietan).

Geroago herrixka batetara eraman gintuzten, La Arboledara konkretuki. 

La ArboledaK denetarik du, txikia izan arren golf zelaia ere badu. Menditik ibili ginen, paisaiaz disfrutatu genuen eta ibilbiearen erdian edo,
perfilez zegien emakume baten egirura antzematen zen harri batean. Txangoa interesgarria izan zela uste dugu, errepikatzeko gogoz!
Ariane Cuevas eta Diego Nuñez (Arrigorriagako Institutoko prentsa tailerra) 

Galdakaoko HHI: Ikasturte berria martxan !

Aurtengo ikasturtean, sentsibilizazio fasearekin ekiteko ekintza ezberdinak egin ditugu. Lehendabizi Txoko berdea berrantolatu dugu.

epa1

Urdaibaira bisita ere egin dugu. Bisita 2 sesiotan egin genuen. Batean, erakusketa egonkorra ikusi genuen; interesgarria biodibertsitateaz zertan ari garen konturatzeko (argazki, ikusentzunezko eta muntai interaktiboen bidez…). Bestean, atsedenaldi baten ostean, padurara abiatu ginen. Bertoko landaredia ikusi genuen eta baita zenbait landare inbaditzaile. Honen ostean hegaztien behatokira abiatu ginen.

epa5epa2

epa4

Urduña LHI: Aurtengo bigarren uzta jasotzeko ordua iritsi da!!!

Urduñako eskolan badaramatzagu dagoeneko makinatxo bat urte eskolako baratza lantzen. Beti ere sasoian sasoiko barazkiak landatzen saiatzen gara oso garrantzitsua bait da guretzat naturaren oreka eta elikagaien ziklo naturala errespetatzea.

Ikasleok txandaka egiten dugu lan negutegian, eta denon artean baratza eder-eder izatea lortu dugu. Bertan, urazak, azak, zerbak, azenarioak, tomateak, piperrak eta beste hainbat barazki ditugu landatuta.

2014/2015 ikasturtearen hasieran, udazkenean, baratzeko lurra prestatzeko lanak egin genituen, ondoren bertan haziak ereiteko.

Lurra prestatzen

Dagoeneko baratza ari da aurtengo birragen uzta ematen. Aste Santuko oporren bueltan gure fruituak jasoko ditugu.

Ureztatzen

Iturria: Urduña LHIko EA21ko koordinatzailea.