fondo

2017-2018 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa egin da Galdakaon

Galdakaoko Eskolako Agenda 21 Foroa ospatu zen maiatzaren 30ean (asteazkena), Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Saio horrekin, amaiera eman zitzaion 2017-2018 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programari, zeinak aurten gai hau jorratu baitu batez ere: zer egin aldaketa klimatikoaren aurrean?

Ekitaldiaren aurretik, 35 ikaslek (Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Elexalde BHI, Galdakao HHI eta Ostalaritza Galdakao BHI ikastetxeetakoak) Eskolarteko Foro bat egin zuten, udal arduradunei eskaerak helarazi aurretik, guztiak bateratzeko. Dinamika horretan, udaletxera egindako bisitan ondorioztatutakoak eta ikasitakoak gogoratu zituzten, bai eta BC3 ikerketa zentroak ikastetxe bakoitzean egindako jardunaldi teknikoetan ikasitakoak ere.

Jarraian, eta Galdakaoko Udalak eskainitako aperitiboen ondoren, Eskolako Agenda 21 Foroa egin zen, eta bertan parte hartu zuten Ruben Seoane Jasangarritasun eta Parte-hartze Zinegotziak, Udaleko ingurumen teknikariak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurugela-CEIDAko Miren Aguirreazkuenagak, ikasleekin eta horiekin joan ziren irakasleekin batera.

Udalak ongietorria eman ondoren, ikasleek aurten Eskolako Agenda 21en baitan egin dituzten jardueren berri eman zuten, besteak beste, hauen berri: prakak berrerabiltzea poltsak egiteko (Andra Mari BHI); Arcimboldo pintorean inspiratutako autorretratuak (Bengoetxe BHI); Ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia eta erakustaldi esperientzia bat nekazaritza eskola batekin batera (Galdakaoko ostalaritza eskola BHI); garbitasun taldea Bizkaiganen, eta gizakiaren esku-hartzearen ondorioak ingurunean (Eguzkibegi Ikastola HLBHIP); lorategi bertikala (Elexalde BHI) edo aldaketa klimatikoari buruzko literatura sariketa (Galdakao HHI).

Azalpen horren ondoren, ikasleek Udalari aldaketa klimatikoarekin lotutako proposamen hauek luzatu zituzten: 1) Ekonomia zirkularra sustatzea, 0 km filosofia indartuz; 2) “Haragirik gabeko eguna” bultzatzea; 3) Bizikleta elektrikoen alokairua; 4) Energia iraunkorraren aldeko ekintza plana.

Ikastetxeek ere zenbait konpromiso hartu zituzten: garraio publikoa edo beste garraiobide jasangarriak gehiago erabiltzea; ur hotza erabiltzea eskuak garbitzeko, edota hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea.

Udal arduradunek eskertu egin zuten egindako lana, eta, eskaerak jasotzeaz gain, iazko eskaeren jarraipena egin zuten; guztiak ari dira gauzatzen eta horrela jarraituko dute.

Galdakao_foro

Ikastetxeen aurkezpena

Udalaren aurkezpena

Ugao-Miraballesek 2017-2018 ikasturteko Eskolako Agenda 21 Foroa egin du Udaletxean

Ugao-Miraballesko Eskolako Agenda 21 Foroa maiatzaren 26an (osteguna) ospatu zen, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekitaldiak eman zion amaiera 2017-2018 ikasturteko programari. Programa horrek zer egin aldaketa klimatikoaren aurrean gaia hau landu du. Foroan parte hartu zuten Ekaitz Mentxaka Alkateak, Ugao IPIko 39 ikaslek eta irakasle arduradun batzuek, zein Eusko Jaurlaritzaren Ingurugela-CEIDAko Miren Aguirreazkuenagak.

Alkateak ongietorria eman ondoren, eko-ordezkariek pasadan ikasturtean hartutako konpromisoen betetze maila ebaluatu dute. Gero, Ekaitz Mentxakak 2017ko Foroan espezie exotiko inbaditzaileen inguruan egindako eskaeren betetze mailaren jarraipena egin du. Bi kasuetan, betetze maila altua izan da.

Horren ondoren, ikasleek ikasturte honetan zehar egindako jardueren laburpen bat aurkeztu dute. Ikastetxea parte hartzen ari den Euronet 50/50 Max proiektuaren baitan daude kokatuta jarduera horiek.

Azkenik, Udalari beraien eskariak aurkeztu dizkiete ikasleek. Hauek dira: 1) Udaleko bisitan aurkeztutako proiektuekin jarrai dezatela; 2) ikastetxea parte hartzen ari den Euronet 50/50 Max proiektuarekin jarrai dezatela, eta 3) bizikletaren erabilera susta dezatela herrian. Era berean, hartzen dituzten konpromisoen berri eman dute: 1) argi gutxiago piztea; 2) erabiltzen ari ez diren ordenagailuak itzaltzea, stand-by-n egon ordez; 3) berogailua piztuta badago, leihoak itxita edukitzea, eta hura itzaltzea, ikasgelako tenperatura aholkatutakoa baino altuagoa izanez gero, eta 4) eskolara oinez joatea.

Ikasleen hitzen ondoren, Ekaitz Mentxaka Alkateak ikastetxekoak zoriondu ditu, eta egindako lanagatik eskerrak eman dizkie. Horrez gain, ikasleei hamaiketakoa eman die opari.

Ugao_foro

Aurkezpena osorik

BC3ko JARDUNALDI TEKNIKOAK IKASTETXE GUZTIETAN

BC3ko ikerlariek hitzaldi bat eskeini ziguten ikastetxeetan. Hitzaldi hauei esker honakoa ikasteko aukera izan genuen:

- Klima aldaketa zer den eta gizakiaren garrantzia

-Itsas maila eta tenperaturaren igoera azken 150 urteetan

-CO2 eta tenperaturaren igoeraren arteko erlazioa.

-Elikagaien “sortzeak” klima aldaketan daukan eragina

Hitzaldi interesgarri hauetan ikasleok genituen zalantzak argitu eta eztabaidatzeko unea ere izan genuen

Arrig1_BC3 Arrig2_BC3 Arrig3_BC3   EPA1