fondo

Arrigorriaga BHI: Bermikonpostontziak

Azaroan, konpostatzeari buruzko ikastaroa ematera etorri zitzaizkigun Vermicaneko teknikariak. Tailerrean Batxilergoko ikasleek parte-hartu genuen. Hondakinen arazoaz jabetzeaz gain, zizareak baliatuz konposta nola egin daitekeen ikasi genuen. Bueno, ikasi bakarrik ez, egin ere egin genuen, bermikonpostontzi bat eraiki bait genuen.

IMG_20141127_103005

 Esperientzia baliatuz, guk ere beste bermikonpostontzi batzuk egitea pentsatu genuen. Helburua Batxilergokook sortzen ditugun hondakin organikoak zakar arruntera ez botatzea da, baizik eta probetxua ateratzea. Guztira, hiru bermikonpostontzi kokatu ditugu eskolan. Horiez gain, bosgarren edukiontzirako ontzitxo bat ere jarri dugu. Horrela, Batxilergoko ikasleen hondakin organiko gehien-gehienak jasoko ditugu.

IMG_20141127_110214
Iturria: Arrigorriaga BHIko EA21ko koordinatzailea.

Andra Mari BHI: kontsumo jasangarriaren inguruko argazki lehiaketa

2014a hasi genuen bezain indartsu amaitzeko, Abenduan, Gabonetako oporrak hartu aurretik, kontsumo jasangarriaren inguruko argazki lehiaketa bat antolatu genuen ikastetxean. Hona hemen lehiaketako deialdia:

Imagen1

Lehiaketan ikastetxeko ikasle guztiek parte-hartzeko aukera izan zuten eta argazki oso politak jaso genituen.

imagen2

Hemen ikusi daitezke lehiaketako hiru argazki irabazleak:

Daniel Alba 1º teleco David Bernet Jon Murciano
 Egilea: Daniel Alba (Ikusentzunezko 1. maila)  Egilea: David Bernet  Egilea: Jon Murciano

Iturria: Andra Mari BHIko EA21ko koordinatzailea.

ETXEBARRI BHI: material berrerabiliekin apaingarriak sortzen!

Gabon aurreko azken klase egunetan, Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan, material berrerabilgarriak aprobetxatuz apaingarriak (belarritakoak, paparrekoak, ilea biltzeko euskarriak, e.a.) sortzeko tailer bat antolatu genuen Institutuan.

1

Apaingarriak egiteko Nespresso kapsula hutsez eta CD eta DVD erabiliez baliatu ginen. Tailerrean 24 ikaslek parte-hartu zuten eta oso gustura ibili ziren eskulanak egiten.

gabon aurrekoa 12      3

Ikasleen erantzun ona ikusita, ziur aski kurtso amaiaren beste tailer bat antolatuko dugu oraingoan leku faltagatik parte-hartu ezin izan duten ikasleek ere aukera izan dezaten.

Iturria: Etxebarri BHIko EA21ko koordinatzailea