fondo

AZAROAREN 27an ETXEBARRI BHI IKASTETXEAN EROSKETARIK GABEKO EGUNA OSPATU DUGU

EtxebarriBHI-n Black Friday bezalako egunei aurre egiteko “erosketarik gabeko eguna” ospatu zuten astelehenean Kontsumismoaren aurkako Nazio arteko eguna zela aprobetxatuz. Eko-ordezkari eta tutoreen laguntzaz ikasleak animatu genituen etxetik erabiltzen ez duten zerbait ekartzen eta beste ikasleekin truekea egiten. Hona hemen ideia batzuk:

  • Liburu bat, CD bat, …
  • Eskulanen bat.
  • Txiste bat, abesti bat, …

Atsedenaldian geratu ginen nahi zuenak truekea egiteko eta 12 ikasle agertu ziren, bakoitzak interesa zuen objektua aukeratuz truekea egiten joan ginen: erlojua, liburua, errezeta bat papelean, …

 Etxebarri 4  Etxebarri 3
Etxebarri 2 Etxebarri 1 a
Etxebarri 5

 Truekean ekarritako objektu batzuk.

Interesgarria izan zen, ikasleak egun baten gutxienez beste modu batean ikusi zuten gizartea

IES Etxebarriko EA21 koordinatzailea

   

URRIAK 18, NATURA BABESTEKO MUNDUKO EGUNA OSPATU DUTE BENGOETXE IKASTETXEAN

Natura babesteko munduko eguna urriaren 18an ospatzen zela aprobetxatuz, 17-18 ikasturteko  Eskolako Agenda 21 proiektuari hasiera eman zaio Bengoetxe ikastetxean.

urriak 18 kartela1 web (3)

Egun horretan hainbat ekintza interesgarri antolatu ziren:

  •  Nerbioi-Ibaizabalgo eskualdeko ikastetxeek 16-17 ikasturtean egindako lanaren laburpena bideo bidez ikusi: Espezie inbaditzaileak Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal
  •  Bengoetxeko ikasleek 16-17 ikasturteko eskolarteko eta udal forora eraman zituzten konpromisoak irakurri eta gogorarazi.
  •   2030rerako garapen iraunkorrerako 17 helburuak zein diren aurkeztu kartel eta bideo baten laguntzarekin. 13. helburua “Klima babesteko ekintza”, Eskolako Agenda 21eko ikasturte honetako gaiarekin loturik dago.

DSC06619

  • Taldeka helburuen banaketa egin eta horrekin batera egokitutako ikurraren pegatinak banatu ikasleei.
  •  Aurtengo gaia ” Klima aldaketaren aurrean, zer…?”ezagutarazi ondorengo bideoak ikusten eta komentatzen:

Polar bear Man: Nolakoa izango litzatekeen gure bizitza, gure mundua hartz zurien mundua bezalaxe kaltetua izango balitz?

Nahiko dakigu klima aldaketari buruz; erabaki dezagun orain!: Klima- aldaketa errealitatea da, egokitzapena beharrezkoa da orain…

 Klima-aldaketa Euskal Herrian: itsas mailaren igoera

 Nahiko dakigu klima aldaketari buruz; erabaki dezagun orain!

DSC06620

Iturria: Bengoetxe ikastetxeko EA21