Berriak



El Correoren zuzenketa onartzen du Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta amaitutzat ematen du istilua

El Correo egunkariak uztailaren 12an akatsa nabarmenak zituen albistea argitaratu ostean, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gutuna bidali zion zuzendariari zuzenketa eskubidea erabiliz. Ondoren gutunaren edukia jasotzen da. Azkenik, El Correok urriaren 3an errektifikazio albistea argitaratu zuen. Baita ere behean dago. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek zuzenketa onartzen du eta amaitutzat ematen du istilua.

• Irakurri berri osoa


Euronet 50/50 Max proiektua abiarazi da Nerbioi-Ibaizabal eskualdean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez, eskualdeko haur eta lehen hezkuntzako hiru zentrotan (Etxebarri, Zaratamo eta Ugao-Miraballes) Euronet 50/50 Max proiektua jarri da abian.

• Irakurri berri osoa


Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa finalista da ICLEIren 2017ko Ekintza Eraldatzailea sari europarrean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa ICLEIk, jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen Europako sareak, sustatutako Ekintza Eraldatzailea sari europarreko lau finalistetako bat dela; Eusko Jaurlaritzaren eta Aalborg hiriaren (Danimarka) babesa dauka. 2016ko apirilaren 27tik 29ra bitartean Bilbon izandako Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian onartutako Euskal Adierazpena delakoaren hiru bideak (eraldaketa soziokulturala, sozioekonomikoa eta teknologikoa) aintzat hartzen dituen ekimenak aitortzen ditu sari honek.

• Irakurri berri osoa


Udalsarea 21eko erakunde bat finalista da Europako 2017ko Ekintza Eraldatzailea sarian

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa, Udalsarea 21eko kidea, Europako 2017ko Ekintza Eraldatzailea sariaren lau erakunde finalistetako bat da. Sariaren eragilea ICLEI jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen europar sarea da, Eusko Jaurlaritzaren eta Aalborg (Danimarka) hiriaren sostenguarekin. Sari honek aitortzen ditu toki eta eskualde mailako berrikuntza-ekimenak, garapen bidean edo amaituta daudenak eta gizartearen eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikoa ahalbidetzen dutenak, Euskal Adierazpenean identifikatutako bideetatik.

• Irakurri berri osoa


Nerbioi-Ibaizabaleko zentroen Eskolako Agenda 21ari buruzko bideoa eta buletina

Bideo batek eta buletin batek eskualdeko Eskolako Agenda 21 programaren hamaikagarren edizioaren berri ematen dute. Programan landutako gai nagusia espezie exotiko inbaditzaileak izan da.

• Irakurri berri osoa


123456789»última »

Aurreko berriak


Argitalpenak

Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa (dohainik) instalatzea eta konfiguratzea.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo