Berriak



250 ikasle inguruk hartu du parte Eskolako Agenda 21eko ibilbideetan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Eskolako Agenda 21 proiektuaren ekimenen barruan martxoan zehar ibilbideak egin dituztela eskualdeko 250 ikaslek, hamar ikastetxetan.

• Irakurri berri osoa


Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Energiaren Behatokia aurkeztu da gaur

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Energiaren Behatokia aurkeztu dela gaur jendaurrean, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan, udaletako ordezkarien aurrean. Ekitaldian hitz egin dute: Arrankudiagako Alkatea, Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren ordezkari bat (Ihobe), Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen Idazkaritza Tekniko moduan (Udalsarea 21), Energiaren Euskal Erakundearen ordezkari bat (EEE), Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen koordinatzailea eta Inergyren zuzendaria, Behatokiaren ezarpenaz arduratu den enpresa.

• Irakurri berri osoa


Martxoaren 30an Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Energiaren Behatokia aurkeztuko da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Energiaren Behatokia aurkeztuko dela ostegun honetan, martxoak 30, osteguna, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan (Elexalde 18 Arrankudiaga).

• Irakurri berri osoa


Etxeko hondakinen zerbitzuaren balantzea 2016an

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du zein izan den Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak etxeko hondakinen inguruan eman duen 2016ko zerbitzuaren balantzea. Zerbitzu horren barruan, sei frakzio sartzen dira: etxeko landare-olio erabilia; etxeko hondakin txikiak; inprimaketako hondakinak eta mugikorrak; pilak eta metagailuak; organikoa; eta hondakin handiak. Guztira, 632.263 kilo gaika batu, garraiatu eta tratatu dira, 143.963,91 euroko kostuarekin. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Hondakinen Zerbitzuaren metodologiaren arabera, beste 141.100 kilo ere tratatu izan dira, etxeko konpostagailuetan konpost bihurtu arte.

• Irakurri berri osoa


Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa kudeatzen duen Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. sozietate publikoak urteroko Batzar Nagusia egin duela gaur, martxoaren 23an.

• Irakurri berri osoa


« primera«91011121314151617»última »

Aurreko berriak


Argitalpenak

Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa (dohainik) instalatzea eta konfiguratzea.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo