Berriak



Klima Aldaketari buruzko bideo laburren lehiaketa Nerbioi-Ibaizabal eskualdean

Euskadiko Klima Aldaketaren 2019ko Asteari begira, kamera digitala edo telefono mugikorra erabiliz egindako bideo laburren lehiaketa sustatu du Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek.

• Irakurri berri osoa


Datorren zapaturako Ibaizabaleko ertzetako hondakinak kentzeko eguna atzeratu da eguraldi txarragaitik

Ibaizabaleko ertzetan hondakinak kentzeko eguna, zapaturako aurreikusita egoana, martiaren 23rako atzeratu da, aste honetako eguraldi txarra tarteko. Udaltalde 21, Galdakaoko udalagaz eta Brigdestone enpresagaz ados jarri ondoren, pentsau dabe euritearen ondorioz ibaiak daroan ur kopuruak eta datozen egunetarako aurreikuspenek aholkatzen dabela ekintza atzeratzea, beste arrazoien artean, boluntarioen segurtasunagaitik.

• Irakurri berri osoa


Urtarrilaren 26an, herritar guztiei zabalik, Ibaizabaleko bazterretako hondakinak kentzeko eguna izango da

Datorren larunbatean, urtarrilak 26, 11:00etan hasita eta Puentelatorre parean, Ibaizabaleko ertzetako hondakinak kentzeko eguna izango da. Ekimen hau aurretik ere egindako beste batzuen ondoren dator, Galdakaoko udalak, Udaltaqlde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta Brigdestone enpresak bultzaturik.

• Irakurri berri osoa


“Industrialdetako hondakinen kudeaketa adimenduna” proiektuaren pilotua abian da Nerbioi-Ibaizabalen

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi du aste honetan, urtarrilaren 14tik aurrera, “Industrialdetako hondakinen kudeaketa adimenduna” proiektuaren pilotua abian jarri dela; horren bidez, modu bateratuan kudeatuko dira egurrezko, paperezko/kartoizko eta plastikozko hondakinak.

• Irakurri berri osoa


Olio bilketak %72 egin du gora sentsibilizazio kanpainaren ondoren

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi ditu ekainean eskualdean etxeko landare olioaren birziklapen maila gehitzeko egindako kontzientziazio kanpainaren emaitzak, hala, etxeetako hustubideetatik olioa botatzea murrizteko.

• Irakurri berri osoa


« primera«123456789»última »

Aurreko berriak


Argitalpenak

Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa (dohainik) instalatzea eta konfiguratzea.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo