Berriak



Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa finalista da ICLEIren 2017ko Ekintza Eraldatzailea sari europarrean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa ICLEIk, jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen Europako sareak, sustatutako Ekintza Eraldatzailea sari europarreko lau finalistetako bat dela; Eusko Jaurlaritzaren eta Aalborg hiriaren (Danimarka) babesa dauka. 2016ko apirilaren 27tik 29ra bitartean Bilbon izandako Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian onartutako Euskal Adierazpena delakoaren hiru bideak (eraldaketa soziokulturala, sozioekonomikoa eta teknologikoa) aintzat hartzen dituen ekimenak aitortzen ditu sari honek.

• Irakurri berri osoa


Udalsarea 21eko erakunde bat finalista da Europako 2017ko Ekintza Eraldatzailea sarian

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa, Udalsarea 21eko kidea, Europako 2017ko Ekintza Eraldatzailea sariaren lau erakunde finalistetako bat da. Sariaren eragilea ICLEI jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen europar sarea da, Eusko Jaurlaritzaren eta Aalborg (Danimarka) hiriaren sostenguarekin. Sari honek aitortzen ditu toki eta eskualde mailako berrikuntza-ekimenak, garapen bidean edo amaituta daudenak eta gizartearen eraldaketa soziokultural, sozioekonomiko eta teknologikoa ahalbidetzen dutenak, Euskal Adierazpenean identifikatutako bideetatik.

• Irakurri berri osoa


Nerbioi-Ibaizabaleko zentroen Eskolako Agenda 21ari buruzko bideoa eta buletina

Bideo batek eta buletin batek eskualdeko Eskolako Agenda 21 programaren hamaikagarren edizioaren berri ematen dute. Programan landutako gai nagusia espezie exotiko inbaditzaileak izan da.

• Irakurri berri osoa


El Correok hutsegitea onartu eta albiste bat zuzendu beharko luke, hamabi gezur eta akats baititu guztira

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek aditzera eman nahi du El Correok albiste bat argitaratu duela gaur, uztailaren 12an (asteazkena), Leire Pérezek sinatuta "La recogida mancomunada de basuras arrancará a finales de 2017 con un año de retraso" izenburupean, guztira hamabi gezur eta akats dituela, zazpi lerroaldeetan.

• Irakurri berri osoa


Uraren eta ibaietako ubideen kudeaketari buruzko trebakuntza-tailerra

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du uraren eta ibaietako ubideen kudeaketari buruzko trebakuntza-tailer bat egin dela gaur goizean udal arduradun, politikari eta teknikariekin, URA Uraren Euskal Agentziaren eskutik. 2015ean sinatutako “URA Uraren Euskal Agentziaren eta eskualdeko hamar udalen arteko lankidetza-protokoloa, euren udal mugarteetan kokatutako jabari publiko hidraulikoko ubide eta bazterretan batera aritzeko” delakoaren baitan sortutako ekimena da.

• Irakurri berri osoa


« primera«5678910111213»última »

Aurreko berriak


Argitalpenak

Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa (dohainik) instalatzea eta konfiguratzea.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo