Berriak | 2012-02-29

Nerbioi-Ibaizabalgo Eskolako Agenda 21 programan ipuin kontalarien 3 saio izan dira

Nerbioi-Ibaizabalgo Eskolako Agenda 21 programan ipuin kontalarien 3 saio izan dira

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du otsailaren 9an, 24an eta 29an "Ipuin-kontalarien" 3 saio izan direla Eguzkibegi Ikastolan, Ugao-Miraballes LHIn eta Urduña LHIn, Eskolako Agenda 21 programaren barruan.

 

Saioak Lehen Hezkuntzako ikasleei egon dira zuzenduta, eta helburua, batetik, sentsibilizatzea izan da, eta, bestetik, zenbait kontzeptu normalizatzea, besteak beste, mugikortasun iraunkorra, berrerabilera eta objektuen birziklapena, eta ingurunearekiko errespetua.

Kontakizunen ahozko narrazioarekin batera, aldameneko arbel batean “ipuin-kontalariek” istorioak ilustratzen zituzten. Nagusienen geletarako, zapata pare baten abentura kontatu zuten; zapaten jabea ibili eta ibili zebilen etengabe, eta, beraz, eskuineko zapata eta ezkerreko zapata ez zeuden elkarrekin sekula ere, bata aurrean zegoenean bestea atzean baitzegoen.Handik denbora askora, emakumeak bigarren eskuko gauzen denda batean utzi zituen zapatak, eta, hortaz, zapatak beste bizitza bat izan zuten, beraien ametsak bete ahal izateko. Txikienen kasuan, ipuinak antilope baten eta zuhaitz hostotsu baten arteko harremana azaltzen du; izan ere, zuhaitzak babesa eskainiko dio antilopeari, azken hori arriskuetatik babestu behar denean. Antilopeak hainbeste laguntzen dion zuhaitz horren behealdeko hostoak ez jateko promesa hausten du, eta hainbeste babesten zuen aterpea galduko du.

Eskolako Agenda 21 seigarren urtez jarraian garatuko da eskualdean.Ikastetxearen eta bere inguruaren ingurumena eta esparru soziala hobetzera zuzenduriko programa da. Hezkuntza komunitatearen konpromisoa da, eta udalekin batera lan eginez, ikastetxearen eta udalerriaren beraren ingurumen kalitatea eta iraunkortasuna hobetu nahi dira. Oinarrizko hiru osagai ditu:hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen iraunkortasuna, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen partaidetza.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo