Berriak | 2012-05-14

2011-2012 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren buletina argitaratu da

Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ak jakinarazi nahi du 2011-2012 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren buletina argitaratu dela. Argitalpen honek ikasturteko lehenengo sei-hilabetetan zehar bost herrietako ikasleek egindako lana aurkezten du. Herriak hauek dira: Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes y Urduña-Orduña.

Guztira 3.242 dira, bederatzi ikastetxe hauetakoak: IES Arrigorriaga BHI, IES Etxebarri BHI, CEPA Galdakao HHI, IES Bengoetxe BHI, IES Elexalde BHI, IES Andra Mari BHI, CPEIPS Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, CEP Ugao LHI eta CEP Urduña LHI.

Argitalpenak jarduera nagusietako laburpena eta irudiak jasotzen ditu: bisitak, jardunaldi teknikoak, inkestak, lehiaketak, ipuin kontalariak eta beste.

Argitalpen honen edukia ezagutu dezakezu hemen.

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa da. Hezkuntza komunitatean esku hartzen duten eragile guztien partaidetzan oinarritzen da (ikasleak, irakasleak, familiak, irakasleak ez diren langileak...) eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du.

Eskolako Agenda 21ak hurrengo helburuak ditu: 1) Hezkuntza komunitatean toki mailako eta maila globaleko ingurumenaren ezagutza eta sentsibilizazioa lantzea. 2) Ikastetxeen eta udalerrien ingurumen arazoak antzeman eta ezagutaraztea. 3) Zentroaren eta udalerriaren jasangarritasuna hobetzea. 4) Eskolaren eta udalerriaren edo eskualdearen arteko lankidetza sustatzea. 5) Ikasleei protagonismoa ematea, eta ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitateari eragiten dioten gaietan parte hartzeko eta esku-hartzeko kultura sustatzea. 6) Curriculuma garapen jasangarriak planteatzen dituen erronketara egokitzea.  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo