Berriak | 2012-06-12

Arropa erabilia eta bestelako etxe-objektu aprobetxagarriak berrerabiltzeko 24 ontzi berri jarri dira

Arropa erabilia eta bestelako etxe-objektu aprobetxagarriak berrerabiltzeko 24 ontzi berri jarri dira

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du berrerabilpenerako 24 ontzi berri jarri direla ekainaren 1ean eskualdeko zortzi udalerritan: Arakaldo (1), Arrankudiaga (1), Etxebarri (4), Galdakao (10), Orozko (2), Ugao-Miraballes (2), Urduña (2) eta Zaratamo (2).

Ehun-hondakinak (jantziak, etxe-jantziak, poltsak, gerrikoak edo oinetakoak) uzteko ontziak dira; berritasun gisa, etxe-objektu aprobetxagarriak ere utz daitezke: jostailuak, liburuak, tresna elektriko eta elektroniko txikiak, bitxiak eta azoka-objektuak.

Batzeko zerbitzu berri hau Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta Rezikleta S. Coop.ek sinatutako kontratuaren emaitza da, azken hau Nerbioi-Ibaizabalgo eskualdeko udalerrietan arropa erabilia batzeko zerbitzua emateko lehiaketa irekiaren irabazlea delarik.

Kontratuaren prezioa urteko 35.000 eurokoa da, BEZ barne. Iraupena urte osokoa da, eta luzatu egin daiteke. Zerbitzuak hondakinen kudeaketa osoa hartzen du, honakoak barne: ontziak instalatu eta mantentzea, arropa batzea, garraiatzea, sailkatzea eta berrerabiltzeko edo birziklatzeko modu egokian tratatzea.

Ontziak eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan daude erabilgarri bide publikoan, udalerri bakoitzean honako taula honetan jasotako tokietan.

Jantziak eta bestelako etxe-objektuak batzeko ontzien kokapena Nerbioi-Ibaizabalgo udalerrietan

Udalerria Kop. Kokapena
Arakaldo 1 Elexalde Auzoa
Arrankudiaga 1 Elexalde Auzoa
Etxebarri 4 San Antonio-BBK ondoan
Amezola kalea
Santa Marina-San Antonio kalea
Fuenlabrada kalea-Parking Metro
Galdakao 10 Zuatzaurre Zeharkalea
Bizkaia Kalea, Polikiroldegia eta Anbulategi artean
Iberluce enparantza
Udal enparantza
Urreta
Muguru kalea
Zabalea auzoa, Ertzaintza ondoan
Bengoetxe auzoa
Usansolo, Anbulategi enparantza
Aperribai, BBK ondoan
Orozko 2 Untzueta kalea
Gernika plaza
Ugao-Miraballes 2 Sabino Arana eta Goiri kalea
Parking Arandia auzoa
Urduña-Orduña 2 Anbulategia
Merkatua
Zaratamo 2 Udal enparantza
Arkotza auzoa

Kalkulatutako 2,5 kilo/biztanle/urte ratioaren arabera, urtean berrerabiltzeko 132.402,50 kilo jantzi eta objektu batuko direla aurreikusten da.

Udalerri batzuetan, lehen aldiz ezarriko da zerbitzua. Adibidez, Arakaldo eta Arrankudiagan. Gainerako udalerrietan, jantziak batzeko aurretik jarritako ontziak ordeztu eta hobetu dira. Galdakaon, gainera, batzeko beste lau gune gehitu dira.

Ontzien diseinuari esker, modu grafiko eta eraginkorrean identifikatu daiteke zer utzi daitekeen bertan, Berrerabili! lemapean. Edukia Koopera Reusing Center-era bidaliko da; Rezikletak duela gutxi inauguratu du tratamendu osoko planta hori Mungian, eta Estatuko lehen planta automatizatua da. Bertan, sailkatze eta egokitze prozesua egiten da, hondakinak objektu erabilgarri eta berrerabili bihurtzeko, ondoren merkatu iraunkor eta solidario batean salgai jartzeko. Hondakinak berrerabili egiten dira, bigarren eskuko arropa eta bestelako gaiak salgai jarrita. Bestalde, birziklatu ere egiten dira, industriarako garbiketa-trapu bihurtuta eta ondorengo prozesuetan birziklatzeko gaika sailkatuta.

Zerbitzu berri hau aurrerapauso handia da eskualdeko ingurumen-kudeaketa erantzulean. Objektuen bizitza erabilgarria luzatzeak hondakinak sortzea saihesten du, horiek erabiltzeko aukera berria sortuta, Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko II. Osoko Plana 2005-2016 ekimenarekin eta 2008ko Europar Zuzendaritzaren hierarkiarekin bat etorriz, prebentzioa lehentasuna dela uste baitute. Objektu gehiago batzeko zerbitzua finkatu eta hobetzeak aurrerapausoa dakar hondakinak murrizteko eta gaiak, ura, nahiz energiaren erabilpenaren eraginkortasuna lortzeko erronkan.

Bigarrenik, elkartutako eskualde-kontratazioak batez beste %31,18ko aurreztea ekarriko du, ordura arte bost horietan abian jarritako udal zerbitzuaren kostuaren aldean.

Hirugarrenik, zerbitzu honek gizarte-baliabide erantsiak sortzen ditu: gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzen laguntzen du.

Azkenik, hobekuntza dakar espazio publikoaren kudeaketan, hainbat objektu ontzi bakarrean batzen dituelako.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek berrerabilpenean konpromisoa hartzera animatzen ditu herritarrak, zerbitzu berri hau erabiltzea eguneroko ohituretara gehituta. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo