Berriak | 2012-06-03

2011-2012 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren bigarren buletina

2011-2012 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren bigarren buletina

Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ak jakinarazi nahi du 2011-2012 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren bigarren eta azkenengo buletina argitaratu dela.

Dokumentuak, 2011-2012 ikasturtearen azken hilabeteetan Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten eskualdeko ikastetxeek egindako lanen laburpena eta Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduñan ospatutako Udal Foroen ondorio nagusiak ere aurkezten ditu.

Dokumentua hemen kontsulta dezakezu.

Eskolako Agenda 21, Tokiko Agenda 21arekin koordinaturik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen garatzen da 2006-2007 ikasturtetik. Hezkuntza-komunitateak Udalekin batera lan egiteko hartzen duen konpromiso bat da, betiere ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitatea eta iraunkortasuna hobetzeko. Hiru osagai nagusi ditu: Ikastetxea eta ingurunearen ingurumen iraunkortasuna, curriculum-aren berrikuntza eta komunitatean parte hartzea.

Zehazki, hezkuntza-programa hau honako ikastetxeetan garatzen da: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Andra Mari BHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Ugao LHI eta Urduña LHI. Ikastetxe hauek Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña udalerrietan kokatuta daude. Guztira, 3.242 ikaslek hartzen dute parte, eta horien bidez beste hainbeste familiak. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo