Berriak | 2012-12-21

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko enpresa talde batek ISO 14064 (karbono aztarna) Berotegi Efektuko Gasak kudeatzeko sistema ezarriko du

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko enpresa talde batek ISO 14064 (karbono aztarna)    Berotegi Efektuko Gasak kudeatzeko sistema ezarriko du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdeko enpresa talde batek abiarazi duen proiektuaren berri eman nahi du, “ISO 14064-1 sistemak arautzen duen Berotegi Efektuko Gasen (BEG) kudeaketa sistema elkarlanean ezartzea“ proiektuarena hain zuzen.

Ekimen hau Ihobek, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, kuadeatzen duen “Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 programa” delakoari loturik dago.

Proiektuaren parte-hartzaileak hurrengoak dira: Arcelormittal (Etxebarri); Galletas Artiach (Orozko); Gerdau (Basauri eta Azkoitiako instalazioa); Maxam UEB (Galdakao); eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L., azken honek, gainera, taldeko idazkaritza lanak egiten dituelarik.

Helburu orokorra talde honetako enpresek, elkarlanaren bitartez, BEGak kudeatzeko sistema ezartzea da, eta era berean UNE-ISO 14064-1 ziurtagiria lortzea.Horretarako, empresa bakoitzak bere BEG inbentarioa egingo du (karbono aztarnaren kalkulua) eta prozedurak eta baldintzak nola ezarri aholkatuko zaie erreferentziako araua jarraituz. Gainera, instalazioko prozesuak aztertu ondoren BEG gasak murrizteko aukerak  bilatuko dira. 

Proiektu hau, ingurumen-inpaktu haundia duten eta garapen jasangarria sustatu eta klima-aldaketa ekiditzeko konpromezua duten enpresa haundieen eskakizunari erantzuten dio. Berotegi Efektuko Gasak kudeatzeko sistema ezartzeak ingurumenarekin duten ardura eta konpromezua erakusten du.   

Ondorioz, kudeaketa sistema hau ezartzeak zenbait abantaila dakarzkio enpresari. Alde batetik, lehiakortasunerako abaintailak sortzen dira, gizartearen aurrean baita nazioarte mailan ere: kuantifikazioan, segimenduan eta BEG informeak argitaratzean, sinesgarritasuna, koherentzia eta gardentasun  handiago ematen zaio interesdun taldeen aurrean. Bestalde, eta oso garrantzitsua dena, bere karbono aztarnaren murrizketa errazten du. Era berean, enpresa hauen trakzio izaeragatik, beraien hornitze-katera beste empresa batzuk erakartzeko ahalmena indartzen da karbono aztarna kalkulatzeko eta murrizteko orduan.

Karbono aztarna honela defini dezakegu: zerbitzu, produktu edo erakunde batek, zuzenean edo zeharka, sor dezaken BEG kopuru bezala, beraz, BEG inbentario bat dela esan dezakegu. Sortutako BEG kopurua tona CO2baliokidetan neurtzen da eta Kiotoko Protokoloan azaltzen diren diren (CO2, CH4, N2O, PFCs, HFCs y SF6) gasak kontutan hartzen ditu.   

Karbono aztarna kalkulatzerakoan, helburu bikoitza lortzen da. Alde batetik, erakunde edo produktu bat sakonki ezagutzeko aukera ematen du, hau da, ingurumen arloan baita ekonomikoki gauzatu daitezken hobekuntzak identifikatzeko aukera ematen du (normalean, kontsumo energetiko eta lehengaiak murrizteak diru-aurrezte bat dakar). Bestalde, aurreikusten diren erabiltzaileei, produktu edo erakunde batek klima- aldaketan izan dezaken inpaktuen berri ematen du, era berean, erosketa eta kontratazio berdea sustatuz eta erakundeak ingurumenarekiko duen konpromezua erakutsiz.

Karbono aztarna neurtzeko beste arrazoietako bat, berau eskatzen duten kanpo merkatuetan sartzeko aukera izatea da. Frantziaren kasuan, adibidez, Grenelle 2 Legeak (2010-788 Legea),  ondasun eta zerbitzuek beraien karbono aztarna sartzeko baliabideak garatzen ditu. Erresuma Batuaren kasuan ere, Tesco edo Sainsburys bezalako supermerkatuak, beraien produktuetan karbono aztarna sartzen hasi dira. 

Proiektu honek lau hilabeteko iraupena izango du eta sei lan-saio aurreikusten dira, hauetako 4 taldekoak eta beste 2 bakarkakoak, instalazioan bertan. Lehen saioa abenduaren 19an burutu da, Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan.

Asistentzia lanetarako Attest ITC empresa kontratatu da 20.715 eurotan. Proiektuak gauzatzeko 14.730 euroko diru-laguntza jaso du Ihoberen eskutik, “Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2012-2014 Programa”ri loturiko eta ingurumena lehiakortasun-faktore bihurtzera bideratutako proiektuetan lan egiteko diru-laguntza deialdian.

Lan hauek gauzatzeko Ihobek argitaratutako “Erakundeetan berotegi-efektuko gasen inbentarioak egiteko UNE-ISO 14064-1:2006 gida metodologikoa” erabiliko da. Berau, EAEko hamairu enpresek egin duten pilotatze-proiektuan landu da, Galdakaoko Norbega enpresa tartean egon delarik. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo