Berriak | 2013-01-16

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal jasangarritasun irizpideen araberako eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzu baten bideragarritasuna aztertzen ari da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du “Jasangarritasun irizpideen araberako eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzu baten bideragarritasun azterketa” gauzatzen ari dela. Hau da proiektuaren lehen atala. Bigarren atal batean ondorioen pilotutzari ekingo zaio.

Proiektu honek hiru helburu lortu nahi ditu: 1) Toki-erakundeak, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen (EKPB) estrategian parte-hartzera bultzatu. 2) Erosketa berdeak dituen abantailak erakutsi, ingurumenean dituenez gain ekonomikoak ere. 3) EKPBa erabiliz baita eskualdeko kontratuen taldekatzeari esker, udalek dituzten kostu ekonomikoak murriztea.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan egingo den jasangarritasun irizpideen araberako eskualdeko erosketa eta kontratazio zerbitzu baten bideragarritasun tekniko, juridiko eta ekonomikoaren azterketaren emaitzak hurrengo erabakiak hartzeko lagunduko du. Hala nola, eskualdeko zerbitzu honen bidez, zein produktu edo zerbitzu kontratatu edo eros daitekeen, zeintzuk izango diren baldintzak eta jarraituko den estrategia.

Horretarako, taldekako erosketa eta kontratazioetan erantsi beharreko ingurumen-irizpideak definituko ditu eta taldekako lan honen ondorioz aurreztuko diren kostuak zenbatuko ditu, produktu eta zerbitzuen bizi-zikloen kostuak barne. Erreferentzi puntu izan daitezken esperientziak aztertu ondoren ekintza plan bat definituko du. Gainera, erlazionatutako udal-eragile guztiak informatu eta sentsibilizatuko ditu.

Proiektuaren guztizko kostua 35.889,81 eurokoa da eta Berringurumena 2012-2013 Programari lotua, Udalsarearen (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) dirulaguntza jaso du, 20.762,70 eurokoa. Berringurumena, Udalsarea 21ek sareko kide diren udalerriei eskaintzen dien zerbitzua da. EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategian eta Ingurumen Esparruko Programan, 2011-2014, planteatzen diren helburuekin lerrokaturik dauden eta lehentasunezko eremuetan berritzaile diren proiektuak sustatzea du helburu. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek aurkeztutako proiektuak antolatutako ideien lehiaketa irabazi zuen, kontratazio publiko berdea alorrean.

Bideragarritasun azterketaren aholkularitzarako,Moragues and Scade Asociados enpresa kontratatu da, berau izan da jardunbide irekian egin den lehiaketako irabazle, zortzi enpresa bertaratu direlarik. Lau hilabeteko epea ezarri da lanak gauzatzeko.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo