Berriak | 2013-01-10

Etxebarriko BHI ikastetxeko Eskolako Agenda 21aren ordezkariek Udala bisitatu dute

Etxebarriko BHI ikastetxeko Eskolako Agenda 21aren ordezkariek Udala bisitatu dute

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek, Etxebarriko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Eskolako Agenda 21aren ordezkaritzak, urtarrilaren 9an, Udalean egindako bisitaren berri ematen du.

Udalaren ordezkari moduan, Lauren Oliva, Etxebarriko Alkateak, eta Miguel Angel Herrero, Alkateordeak, parte hartu zuten eta hauekin batera ikastetxeko zuzendaria, Eskolako Agenda 21eko koordinatzailea eta ikasle taldea batu ziren. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ingurugela-CEIDAko ordezkaria ere bertaratu zen.

Udaletxeko pleno aretoan ongietorria eman ondoren, Loren Oliva Alkateak Udaleko funtzionamendu eta helburu nagusiak azaldu zituen.  Ondoren, Miguel Angel Herrero Alkateordeak 2011-2012 ikasturtean zehar, Eskolako Agenda 21 esparruan landutako elikadura gaiaren inguruan egindako eskariei ekin zien: kontsumo tailerrak antolatzea; kontsumo taldeak sortu elikadura osasuntsua bultzatzeko; merkatal gune txikietan iragarki engainagarriak kontrolatzea; auzoetan dendak bultzatzea; edo bertako ekoizleei  herriko dendetan beraien produktuak sal ditzaten erraztasunak ematea. Aipatutako proposamenak, Etxebarriko Ekintza Planean txertatu ahal izateko aukera izango lukete, orain bertan berrikuspen prozesuan.

Garrantzizko gaien inguruan eztabaidatu ondoren, ikasleek udaleko instalakuntzak bisitatzeko aukera izan zuten.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo