Berriak | 2013-03-04

Galdakao-Usansolo Ospitalea saritu egin dute, ingurumenarenarekiko jasangarria den erosketa politika aurrera eramateagatik.

Galdakao-Usansolo Ospitalea saritu egin dute, ingurumenarenarekiko jasangarria den erosketa politika aurrera eramateagatik.

Urtarrilaren 24 eta 25ean, Coruñan ospatu den Osasun zentroen Nazioarteko Ingurumen Kudeaketari buruzko VI. Sinposioan, Bizkaiko Galdakao-Usansolo Ospitaleak ingurumenarekiko jasangarria den bere erosketa politikarengatik saria jaso du.

Gertakizun hori, “Asociación Española de Gestión Ambiental en Centros Sanitarios” (AGACS) erakundeak antolatu du eta “Erosketa kudeaketa Ospitale berde batean” komunikazioari aitortza eman dio. Komunikazio horren bitartez, Carmen León Araujok Galdakao-Usansolo Ospitaleko Hornikuntza Zerbitzuen buruak osasun zentroaren erosketa politika ezagutzera eman du.

Ospitaleak duen erosketa politika ”Hospital verde ” izeneko proiektu garrantzitsuaren barruan dago kokatuta eta batez ere, ondoko puntuak lantzen ditu:  erosketa politika berdea, ur kontsumoaren optimizazioa, eraginkortasun energetikoa eta hondakinen kudeaketa. 

Hori dela –eta, Elisa Gómez Inhiesto (Ekonomia-Finantzieroaren zuzendariak) azpimarratu du, osasun zentroek lortu egin behar dutela jarduera-irizpide orokor bihurtzea erosketen politikak eta kontratazio publikoen jasangarritasuna kontuan hartuz. “Hornikuntzak, zerbitzuak eta herri-lanak kontratatzeko orduan, aintzat hartu behar da ingurumenarekiko sortzen den inpaktua txikia izatea ”

Zehazki, ospitaleak ingurumenean inpaktua duten materialen kontsumoa murrizteko jarduerak garatu ditu. Alde batetik, plastiko, paper, erregai, energia eta abarren kontsumoa murriztea lortu du ondorengo ekintzen bitartez: plastikozko poltsen ordez paperezkoak erabiltzea, ohiko lanparengatik LED teknologiadunak ordezkatzea, etxez-etxeko ospitalizaziorako ibilgailu hibridoen erabilpena, eta abar.

Halaber, administrazio kontratazioaren espedienteetan ingurumen irizpideak barne hartu ditu administrazio kontratazioaren espedienteetan. Horrela, 2010-2011 urtean ingurumen klausula- espedienteen %30a izatetik %100 izatera pasa dira 2012. urtean..

Ildo beretik jarraituz, Gómez Inhiestok nabarmendu du, “2012. urtetik, ingurumen irizpide bezala barneratzen ditugu eskaintzen balorazio irizpideak, hasi berri diren espedienteen %100ean”.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo