Berriak | 2013-03-13

Bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jarduera Urduñan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du datorren larunbatean, martxoaren 16an, bertako ibaiertzetako landaredia landatzeko jarduera antolatu dela Urduñan.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko, hau da, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietako ibai eta erreketan, biodibertsitatea hobetzeko eta degradatutako ibaiertzetako berriztapen ekologikoa gauzatzeko” proiektuari lotua dago.

Larunbatean egingo den jardueran ibaiertzearen balio naturalak ezagutzeko aukera izango da eta bertako ibaiertzeko landare espezieak landatuko dira, hala nola; haltza (Alnus glutinosa), zuhandorra (Cornus sanguínea), zumalakarra (Frangula alnus), hurritza (Corylus avellana), lizarra (Fraxinus excelsior), sahatsa (Salix atrocinerea), ereinotza (Laurus nobilis) eta elorri zuria (Crataegus monogyna).

Landatu aurretik, aholkularitza teknikoek hasierako azalpen bat emango dute jardueraren ezaugarriak eta metodologia ezagutzeko. Ingurunearen balio ekologikoaren garrantzia  ere azpimarratuko da, bertako espezie mehatxatuak zeintzuk diren azalduz eta hauentzat ekintza honek ekar dezaken onura nabarmenduz. Ondoren, futbol zelai inguruko gune batean, Nerbioi ibaiaren ibaiertzean, landaketa egingo da. Azkenik, informazio eta sentsibilizazio panel bat ezarriko da lanak egin diren tokian. Jarduerak 3 orduko iraupena izatea aurreikusten da.

Orduñako jarduera hau, deialdi irekiz eta partadidetza bitartez egiten den lehena da, nahiz eta aurreko asteetan beste bi ikastetxek ere egin izan dituzten antzeko ekintzak, Ugao-Miraballes eta Arrigorriagaren kasuak adibidez. Hauek martxoaren 5ean eta 12an egin dituzte ibaiertzeko landaketak hurrenez hurren.  

Hitzordua, larunbat honetan da, martxoaren 16an, goizeko 9:30tan, Arbieto auzoko futbol zelaiko aparkalekuan. Interesa daukaten eta parte hartu nahi duten bolondresei zuzendua dago. Ekintzarako egokia den arropa eta oinetakoak eraman beharko dira.

Proiektuak 60.279,82 eurotako aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso da, aurrekontuaren %85a BEZ kanpo, hau da, 43.422,07 euro.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo