Berriak | 2013-03-15

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.ek urteroko Batzar Nagusia egin du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.ek urteroko Batzar Nagusia egin du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak kudeatzen duen udal arteko Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. sozietate publikoak urteroko Batzar Nagusia egin duela.

Sozietateko bazkideen ordezkariek, hots, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko Udalek, 2012 urteari dagokion balantzea, memoria, galdu-irabazien kontua eta ondare aldaketen egoera aztertu ondoren aho-batez onartu zituzten.

Laburbilduz, ondasun eta eskubideen balantzean ez dago finantza-entitate edo eta bestelakoekiko zorrik. Emaitzen kontuan, proiektu guztiak aurrera eraman dira defizitik egon gabe. Aldiz,  1.710,39 eurotako irabazia egon da. Ondare egoerari dagokionez, ez da aldaketarik izan, ez da kapitalaren handiagotze ezta murrizketarik izan. Betiko 9 bazkideek jarraitzen dute, akzio berdinekin. Emaitzen aplikazioa borondatezko erreserbei zuzendu da,  2011 urtea geroztik legezko erreserba guztiz osatua izan ondoren. Halaber, sozietateko administrazio-organoaren kudeaketa onartu zen. 

Batzordean, 2013ko Kudeaketa Plana eta Ekintza Plana ere berrikusi ziren. Aipatzekoa da Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak, 2013rako 477.676,93 eurotako gastua aurreikusten duela. Aurreikuspenen arabera, diru-sarreren % 47,52 hamaika udaletatik jasoko da; %26,05 goiko erakundetako diru-laguntzetatik; %13,76 bestelako diru-sarreretatik; eta , azkenik, %12,67 aurreko urtetako soberakinetatik. 

Goiko erakundetatik jasoko diren diru-laguntzetatik 124.435,65 eurotako diru-sarrera izatea aurreikusten da. Hauetariko sei diru-laguntza jaso dira dagoeneko, hurrengoak izanik:  Ihobeko Ekoeraginkortasun Programa barneko “Karbono Aztarna Kalkulatzeko” proiektua; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko garapen jasangarria sustatzeko ekintzen deialdia, bi proiektutarako: “Industrietako Emisio Fokuen  Inbentarioa” eta “Degradatutako ibaiertzen berriztapen ekologikoa”; Udalsarea 21aren Berringurumena Programa barneko “Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua” proiektua; eta Energiaren Euskal Erakundearen Mugikortasun eta Garraio Iraunkorra sustatzeko deialdia, hurrengo proiektuekin: “Nerbioi-Ibaizabaleko ikastetxeetan mugikortasun jasangarria sustatzeko proiektu pilotua: Eskola Bidea” eta “ Nerbioi-Ibaizabaleko ikastetxeetan mugikortasun jasangarria sustatzeko jarduerak: Segurtasun Neurrien Azterketa”.

Gastua sail ezberdinetan zatituko da, honela izanik: %36,97 Eskualdeko Bulegoko funtzionamenduan; %18,28 Hondakinen kudeaketan, %12,62 Biodibertsitatean; %10,14 Industria Agenda21ean; %9,12 Mugikortasunean; %5,86 eskolako Agenda 21ean; %5,55 Eskualdeko Erosketa eta Kontratazio Zerbitzuan; %0,84 Komunikazio eta Parte hartzean; %0,42 Tokiko Agenda 21ean; %0,21 beste proiektu batzuetan eta aurreikusi gabeko gastuetan; eta azkenik, gasturik gabekoa, Udal-administrazioan jarduera jasangarriak sustatzea.

  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo