Berriak | 2013-03-15

Enpresek emisio fokuak legeztatzeko aholkularitza ematen hasi da Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du emisio fokuak dituzten enpresek bisitak jasoko dituztela beraien instalakuntzak ezagutzeko baita fokuak legeztatzeko izapidetze administratiboan aholkularitza teknikoa emateko.

Bisita hauek, irailean martxan jarri zen proiektuaren III. Faseari loturik daude; “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan jatorri industrialeko Emisio Fokuen Inbentarioa: identifikazio, erregistro, ikuskaritza eta kontrola”. Proiektu honetarako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko diru-laguntza jaso da.

Jarduera honen helburu nagusia, eskualdeko airearen kalitatea hobetzea da instalazio industrialetako partikula eta berotegi efektuko gasen emisioak murriztuz.

Orain arte bi fase ezberdin gauzatu dira, hasiera batean udalerri bakoitzean dauden enpresen zerrenda egin da eta ondoren enpresek Udaletan izapidetutako espedienteen berrikuspena gauzatu da, fokuen inguruko informazioa jaso eta hauen legalizazio egoera aztertzeko helburuarekin.

Fokuak dituzten enpresak bisitatu ondoren amaitutzat emango da fase hau eta datu basearen eguneraketa hasiko da, baita Ekintza Plana eta Azken Txostenaren gauzatzea ere.

Ekintza hau udalerrietako Tokiko Agenda 21aren Ekintza Planen aurreikuspen bat da. 2010ean garatutako “Municipio-Empresa” proiektuko 1 Ildo Estrategikoan ere hurrengoa aurreikusten da: Industrietako ingurumenaren legezko izapidetzearen egoera hobetzea, “Ingurumenaren legezko izapidetzan industriak laguntzea”  proiektua delakoan. Proiektu honetan hurrengo ekintzak jasotzen dira: “Legeztatu beharreko atmosferako emisio fokuen identifikazioa” eta “Atmosferako emisio fokuak legeztatzeko izapidetzea”.

Aipatutako jarduera hurrengo udalerrietan garatuko da: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberion. Berauetan 1.000 enpresa baino gehiago daude 57 industrialdetan.

Eskualdean industria da airearen kalitatean eragiten duen hirugarren eragilea, garraioa eta eraikuntza handien ondoren (A8aren zabalkuntza, Abiadura Handiko Trena, Supersurra).

Informazio gehiago: http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=365

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo