Berriak | 2013-03-19

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ordezkariek Arratiako 5. edukiontziaren ezarpena ezagutzeko bisita egin dute

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ordezkariek Arratiako 5. edukiontziaren ezarpena ezagutzeko bisita egin dute

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, gaur asteartea, martxoak 19, Igorren dagoen Arratiako Mankomunitatera bisita egin dela, duela gutxi ezarritako 5. edukiontziaren esperientzia ezagutzeko helburuarekin.

Hainbat ordezkari gerturatu dira bertara: Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udal ordezkariak, arduradun teknikoak eta politikoak, baita Durangaldea, Lea-Artibai eta Aiara eskualdeko ordezkariak ere.

Arratiako Mankomunitateko arduradunek 5. edukiontziaren inguruko azalpenak eman dituzte, hala nola, etxeko hondakin organikoaren (sukaldatu gabeko hondakin begetalen) gaikako bilketa nola egin edukiontzi marroia erabiliz, sistema berriaren ezarpena, materiala nola eskuratu eta herritarrak informatzeko planaren ingurukoak. Gainera, sistema honek suposatzen duen gastu, lan-prozedura, hondakinaren bilketaren zailtasunak eta erronkak, eta herritarren parte hartzearen inguruko iritziak elkar banatu dira.

5.edukiontziaren sistema pertsonalizatua, Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2005-2016 IIgarren Plan Integralean aurreikusten da, eta etxeko hondakinen gai organikoaren konpostajea bultzatzea du helburu, besteak beste.

Europar araudiko printzipio nagusietako bat zera da: gaika biltzen diren hondakin biodegradagarrien konpostajea eta digestio anaerobioa sustatzea, eta, beraz, hondakinok berriro jatorrizko material bihurtu gabe, konpost gisa erabil daitezela, bai nekazaritzaren onerako, bai ingurumena hobetzeko.

Horretaz gain, Hondakinei eta Lur Kutsatuei buruzko 2011ko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak 24. artikuluan xedatzen duenez, ingurumen arloko agintariek neurriak sustatu eta lege horretako 14. artikuluak aipatzen dituen hondakinen kudeaketarako egitasmo eta programetan jasoko dituzte, eta horrela biohondakinak bereiz bildu daitezela sustatu eta, gero, konpostajerako edo digestio anaerobiorako erabili.

  

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo