Berriak | 2013-03-12

Etxebarriko Eskolako Agenda 21eko ikasleek euren udalerriaren ikuspegia definitu dute 2020rako

Etxebarriko Eskolako Agenda 21eko ikasleek euren udalerriaren ikuspegia definitu dute 2020rako

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du asteartean, martxoaren 12an, Etxebarriko Kultur Etxean Eskolako Agenda 21eko jardunaldia burutu zela. Helburua, Udala eta hezkuntza komunitatearen arteko komunikazio, koordinazio eta partaidetza bultzatzea, Eskolako Agenda 21aren bitartez.

Etxebarri BHIko 26 ikaslek parte hartu dute jardunaldian eta 2020rako nolako udalerria izatea nahiko luketen azaldu dute. Hiru ikuspuntu ezberdin landu dira: mugikortasuna eta lurraldeari loturiko beste alderdiak, ingurumen bektoreak, eta arlo sozial nahiz ekonomikoa. Lan-talde dinamikaren bitartez ikasleek euren 2020rako Etxebarriko ikuspegia adostu dute. Miguel Ángel Herrerok Alkateordeak, adi entzun ditu gazteen ekarpenak.

Ondoren, Etxebarriko Udalak Agenda 21eko Ekintza Planaren Berrikuspenean landu duen ikuspegiarekin kontrastatu zen, berau Udaleko politikari, arduradun tekniko, eta herritarren partaidetzarekin egina. Aipatzekoa da, bai ikuspegiak baita bukatzear dagoen Ekintza Plan berriak ikasleek egindako ekarpenak jasotzen dituela.

Hauek dira ikastetxeak egin dituen proposamenak, lehen aipaturiko hiru ikuspuntuak kontutan harturik:

Mugikortasuna eta lurraldeari loturiko beste alderdien ikuspuntutik:

2020 urtean Etxebarri perfektua denez, aparkatzeko leku asko dauzka, lanzaderak ordu egokietan lan egiten du, herri osotik bidegorriak daude eta parke natural oso polita dauka.

Ura, hondakinak, atmosfera eta energia bezalako bektoreen ikuspuntutik:

2020 urtean Etxebarrin ura aurrezten da. Etxe guztietan birziklatzen da. Basoak ez dira mozten. Zuhaitz asko landatzen dira. Kontsumo baxuko bonbillak daude. Panel fotovoltaikoak daude. Poligonoan eta Arcelorren ez dago kutsadurarik. Lana dago guztientzat.

2020 urtean Etxebarrin urak saneamendu ona dauka araztegiak daudelako. Etxeko iturri guztietan erregulatzaileak jarrita daude. Ibaiak eta bideak garbitu dituzte eta garbi mantentzen ditugu. Energia berriztagarri gehiago erabiltzen da. Arratoi desinfekzioa egin dute. Atmosferara egindako isuriak murriztu ditugu.

Eta hirugarren taldean, arlo sozial eta ekonomikoa kontutan harturik,

2020 urtean Etxebarrin wifia auzoko leku batzuetan dohain dago. Euskara asko bultzatzen da. Kirol mota ezberdinak egiten dira eta neskak kirol mota gehiagotan integratzen dira. Institutua berriztatua dago. Udaletxea berria da. Lan soziala langabezian dagoen jendearentzat bermatzen da. Komertzioetan ordenagailuak eta teknologia gehiago dago. Ikasleak ordenagailuak klasera eramaten dituzte. Atrakzio parkea irekita eta erreformatuta dago. Etorkinei laguntza eskaintzeko proiektu gehiago daude.

2020 urtean Etxebarrin turismo asko dago, merkataritza asko  ere badago eta jendeak herrian egiten ditu erosketak, ez dauka beraz kanpora atera beharrik.

Atzerritarrentzako kultur ekipamenduak daude. Langabetuak ekintza sozialak garatzen dituzte. Euskara lantzeko ekintzak egiten dira.

Gainera, 2012ko maiatzaren 16an, Etxebarri BHIren aldetik, Eskolako Agenda 21aren baitan, Udalean egindako foroan batu ziren eskakizunei jarraipena egiteko erabili da jardunaldia, (poner enlace). Miguel Ángel Herrero Alkateordeak esan du proposamen guzti hauek Tokiko Ekintza Planean islatzen direla, garatu beharreko ekintza moduan edo inplizituki helburuen bitartez ere.

Jarduera amaitzeko, Miguel Ángel Herrerok poltsa berrerabilgarriak oparitu dizkie ikasleei.

Eskolako Agenda 21, ingurumen arloan baita sozialki ere, ikastetxea eta bere ingurunea hobetzeko programa bat da. Hezkuntza-komunitateak Udalarekin elkarlanean aritzeko hartzen duen konpromiso bat da, udalerriko eta ikastetxeko ingurumen kalitate eta jasangarritasunaren alde lan egiteko. Oinarrizko hiru zutabe ditu: ikastetxe eta udalerriko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculum-berriztapena eta elkarlanean parte hartzea.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo