Berriak | 2013-01-25

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen web orriak 6.790 bisitari ezberdinen 13.228 bisita jaso zituen 2012an

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 2012an www.ut21.org web orrian egindako bisiten estatistikak jakinarazten ditu. Laburbilduz, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoaren web orriak 6.790 bisitari ezberdinen 13.228 bisita jaso zituen.

Datu hauetaz gain, Flickr edo Facebook bezalako sare sozialetara bisitak ere gehitu behar dira, datu ezezagunak izanik.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalentzako, web orri hau komunikatzeko kanal bat da, finkoa, baita jarraipen handikoa. Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan ekintza gehien egiten diren hilabeteak bisita gehien jasotzen direnekin bat datoz: otsaila Bulegoaren aurkezpen publikoarekin eta web orriko irudiaren eguneraketarekin, eta azaroa Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek antolatutako hainbat ekintzarekin: Etxe Berdeak programari loturiko tailerrak, ikastetxeekin egindako hondakinen inguruko jardunaldiak, Tokiko Ekintza Plana berrikusteko herritarrentzako partaidetza foroak, etab. (ikus Agenda)

2013an zehar Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek www.ut21.org web orria baita internet bidezko beste komunikabideak ere lantzen jarraituko du, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko jasangarritasun eta ingurumenean parte-hartzea eta komunikazioa hobetzeko asmoz.

Epe laburrean egingo den hobekuntzetariko bat Nerbioi-Ibaizabaleko Hondakinen Behatokiaren web orria martxan jartzea izango da, bertan eskualdean biltzen diren hondakin ezberdinen adierazle eta datuak izango dira eskuragarri, hauek hurrengo ataletan banaturik: udalerria, hondakin mota, urtea eta kostu ekonomikoa, baita hobekuntzarako proposamenak, jardunbide egokiak eta ekarpenak ere.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo