Berriak | 2013-04-11

Galdakaoko Udalak onartu berri duen Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana aurkeztu du herritarren aurrean

Galdakaoko Udalak onartu berri duen Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana aurkeztu du herritarren aurrean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Galdakaoko Tokiko Agenda 21eko II Ekintza Plana aurkeztu dela apirilak 10ean ospartu den ekitaldi publikoan, LHI Gandasegiko balio anitzeko aretoan.

Ekitaldian, Galdakaoko Udaleko Alkateordea den Amaia Betolazak, gerturatutakoei azaldu zien Plana egiteko jarraitu den prozesua, zeintzuk diren honen helburuak, egitura eta baita zeintzuk diren Plana osatzen duten ekintza nagusiak ere.

Dokumentu berriak 8 urteko iraupena izango du, 2013-2020 eta otsailak 28ko Udaleko oso bilkuran onartu zen. Hamasei hilabetez lanean aritzearen emaitza da eta hilabete hauetan udalerriaren ingurumena eta gizartearen egoera batzen dituen diagnostikoa egin da. Gainera, Galdakaoko gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko egoeraren erronkei erantzuteko, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta estrategia batzen duen Plana definitu da, berau ildo estrategiko, programa eta ekintza ezberdinen bitartez jasoz.

Lan hori guztia Tokiko Agenda 21aren oinarrizko zutabeetako bat kontuan hartuz egin da, partaidetza alegia, bai barrukoa (Udaletako teknikari eta politikariena) zein kanpokoa (herritarrena). Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen ildo metodologikoei jarraituz definitu da Tokiko Ekintza Plan berria. 

Elkarlotutako albistea: http://www.ut21.org/noticias_mas-e.php?id=394

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo