Berriak | 2013-04-17

Ugaoko Alkateak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria aurkeztu du herritarren aurrean

Ugaoko Alkateak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria aurkeztu du herritarren aurrean

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du, Ugao-Miraballesko Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren aurkezpen publikoa izan dela, apirilak 17an, Jane Jauregian.

Ugao-Miraballesko Alkatea den Ekaitz Mentxakak Ekintza Planari buruzko azalpenak ezkeini zizkien gerturatutakoei. Dokumentua apirilak 30ean burutuko den osoko bilkuran onartzea aurreikusten da.

Tokiko Agenda 21aren berrikuspena egin den hamazortzi hilabete hauetan, udalerriaren ingurumena eta gizartearen egoera batzen dituen diagnostikoa egin da. Gainera, Ugao-Miraballesko gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko egoeraren erronkei erantzuteko, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta estrategia batzen duen Plana definitu da, berau 7 ildo estrategiko, 20 programa eta 72 ekintza ezberdinen bitartez jasoz.Plan honek, Ugao Miraballes herria 2020rako “ikuspegi”ra eramatea du helburu. “Ikuspegia” datozen urteotan nolako udalerria nahi den azaltzen duen adierazpen trinkoa da.

Hau da Ugao-Miraballeserako ikuspegia:

2020 urtean, Ugao-Miraballes urbanistikoki kohesionatuagoa eta garraio publiko bidez ingurunearekin eta Bizkaiko hiriburuarekin oso ongi komunikatua dagoen udalerria da. Oinez eta bizikletaz mugitzeko aukera asko eskaintzen ditu ibaiaren inguruan dituen oinezko eta bizikletentzako ibilbideen bitartez eta beste udalerriekin duen loturaren bitartez. 

Bizitzeko herri lasaia eta segurua da, bertako haurrak aske jolas egin eta dibertitzendira.

Ugaoko biztanleriaren izaera aktiboaelkarteek duten funtsezko paperean islatzen da, hauek dira herri-bizia dinamizatzen dutenak hein handi batean.  Zabala eta anitza da kultura, kirola eta aisialdiko ekintzen antolaketan parte-hartzen duten pertsonen profila, hori dela eta antolatzen diren ekintzetan giza erantzun maila altua bermatzen da.

Ugao-Miraballesek biztanleriari eskainitako zerbitzuetan kalitatea eskaintzen du, merkataritza dinamikoa eta gertukoa du eta kirol eta kultura ekipamenduek biztanleriaren eskaria asetzen dute. Guzti honi herrian dagoen hezkuntza eskaintza gehitzen badiogu, Ugao-Miraballes inguruko landa herrientzako erreferente bat bihurtu dela ondorioztatu dezakegu.

Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plan berriak 8 urteko iraupena izango du, 2013-2020. Gauzatze lan hori guztia partaidetza kontuan hartuz egin da, bai barrukoa (Udaleko teknikari eta politikariena) zein kanpokoa (herritarrena). Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen ildo metodologikoei jarraituz definitu da Tokiko Ekintza Plan berria. 

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo