Berriak | 2013-04-30

Elikadurari buruzko zazpi Jardunaldi tekniko egin dira Nerbioi-Ibaizabaleko Eskolako Agenda 21 barruan

Elikadurari buruzko zazpi Jardunaldi tekniko egin dira Nerbioi-Ibaizabaleko Eskolako Agenda 21 barruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du apirilaren 16, 17, 23 eta 30ean Elikadurari buruzko jardunaldi teknikoak gauzatu direla Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zazpi zentrutan, Eskolako Agenda 21 barruan.

Saio bakoitzak ordu t´erdiko iraupena izan du eta ondorengo ikastetxeek parte hartu dute:  ARRIGORRIAGA BHI, ETXEBARRI BHI, UGAO LHI, GALDAKAO HHI, ELEXALDE BHI (bi saio) eta ANDRA MARI BHI, azken hirurak Galdakaon.

Jardunaldian, elikaduran adituak, aurtengo ikasturteko gaia izan den elikadura jasangarriaren inguruko azalpenak jorratu ditu. Zehazki, elikadura jasangarria zer den eta nola lortzen den landu dute, elikadura piramidea ezagutu eta menu orekatua nolakoa izan behar den eztabaidatu dute. Gainera, elikadura-desordena zer den eta honen arriskuaz hitz egiteko tartea egon da. Zazpi jardunaldietan guztira 200 ikaslek parte hartu dute.

Eskolako Agenda 21, ingurumen arloan baita sozialki ere, ikastetxea eta bere ingurunea hobetzeko programa bat da. Hezkuntza-komunitateak Udalarekin elkarlanean aritzeko hartzen duen konpromiso bat da, udalerriko eta ikastetxeko ingurumen kalitate eta jasangarritasunaren alde lan egiteko. Oinarrizko hiru zutabe ditu: ikastetxe eta udalerriko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculum-berriztapena eta elkarlanean parte hartzea.     

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo